Egon Schiele
Emakumea biluzik hankak zabalik, 1914
Autorretratua txaleko horia jantzita, 1917
Iruzkinak
Franz Hauer-en erretratua, 1914
- Izenburua:
- Franz Hauer-en erretratua, 1914
- Erakusketa:
- Egon Schiele
- Gaiak:
- Sorkuntza artistikoa | Lerroa | Erretratua eta autorretratua
- Teknikak:
- Marrazkia
- Aipatutako artistak:
- Schiele, Egon
Franz Hauer, Griechenbeisl Vienako taberna famatuko jabea, Schiele-ren mezenas nagusienetakoa zen.
Garai hartako artearen zale amorratua zen tabernaria. Haren babesa oso garrantzitsua izan zen: Hauerrek Egon Schiele gaztearen zenbait lan erosi eta margotzeko eta marrazteko materialak oparitu zizkion.
Marrazki honetan, Hauerren buruari eusten dion plinto bat bezalakoa da gorputza. Aurpegiak itxura lasaia, kontenplaziozkoa dauka.
Schielek xehetasun ugari baztertu zituen, hala nola, lepoa, botoiak, gorbata, eta arreta aurpegian jarri zuen. Erretratua atsegina eta idiosinkratikoa da, Schieleren ezusteko tratamendu geometrikoari esker. 1914. urteko bigarren zatian, Schieleren teknika bi dimentsioko ikuspegitik are gehiago aldendu zen, hots, Vienako Sezesioaren eta artista eta diseinatzaile progresista ugari hartzen zuen Wiener Werkstätte elkartearen estilotik.
Artista horiek egin ohi zuten ez bezala, ehunka pintzelkada txikiren bidez osatu zuen ingerada lan honetan Schielek. Bekainak eta bizarra marrazteko lerro paraleloak eta espiral abstraktuak baliatu zituen modu ausartean.