Egon Schiele
Sezesioaren 49. erakusketarako horma-irudia, 1918
Emakumea biluzik belauniko, besoak aurrera, 1914
Iruzkinak
Ez naiz zigortua sentitzen, purifikatua baizkik!, 12.4.12, 1912
- Izenburua:
- Ez naiz zigortua sentitzen, purifikatua baizkik!, 12.4.12, 1912
- Erakusketa:
- Egon Schiele
- Gaiak:
- Artea eta emozioa | Erretratua eta autorretratua | Morala
- Teknikak:
- Akuarela | Marrazkia
- Aipatutako artistak:
- Schiele, Egon
Lan-sorta hau kartzelan egin zuen Schielek.
Schiele eta maitale Wally Neuzil Neulengbachera joan ziren bizitzera, Vienatik 32 kilometrora, 1912an. Aurretik Krumaun izan ziren. Bertan, arestian ikusitako haurren marrazki ugari egin zituen Schielek, baina burgesiaren gaitzespen eta presioengatik bultzatuta alde egin behar izan zuten. Edonola ere, Neulengbachen ere haurrak izan zituen modelo gisa. Laster bikotearen etxetik adin guztietako haurrak ibili ziren.
Bestelakoak etortzear zeuden baina. Haurretako batek, Tatjana von Mossig gazteak, aitarengandik alde egiteko beharra azaldu zien bat-batean Schieleri eta Wallyri. Bikoteak neskatoa amonarenera eraman zuen, Vienara. Aita marinako ofiziala zuen, eta bahiketa- eta bortxaketa-salaketa jarri zuen.
Schiele atxilotu zuten ondoren. Bortxaketa-salaketa oinarri gabekoa zela iritzi bazioten ere, “moralik gabeko margolanak hedatzeagatik” eta “pornografia haurrei erakusteagatik” kartzelatu zuten.
Kartzelan egondako denbora traumatikoa izan zen Schielerentzat.
Hiru egunen buruan, Wallyk margotzeko materiala helarazi zion. 13 urmargo egin zituen Schielek, eta horietako 12k data eta sinadura dute.
Schielek ezohiko errealismoarekin margotuko zuen Neulengbach presondegiko bere ziega. Batzuetan, bere estiloa Vincent Van Gogh mirestuarengandik gertu dago. Autorretratua ez da horren errealista: ispilurik gabe egin behar izan zuen. Beroki handi batez jantzia ageri da, estali gabeko leihotik sartzen zen hotzetik babesteko.
24 egun eman zituen guztira kartzelan.