Egon Schiele
Gerti oihal okreen aurrean, 1910
Max Kahrer profilez, 1910
Iruzkinak
Eseritako neska gazte bat biluzik, alkandora burutik gora duela, 1910
- Izenburua:
- Eseritako neska gazte bat biluzik, alkandora burutik gora duela, 1910
- Erakusketa:
- Egon Schiele
- Gaiak:
- Giza gorputza | Artea eta espazioa | Espiritualtasuna
- Teknikak:
- Marrazkia
- Aipatutako artistak:
- Schiele, Egon
Erakusketa honetan artistak sakonki aztertutako hainbat gai ikusiko dituzu, baina giza gorputza da gai nagusia. Schiele-ren artea dramatikoa da funtsean; artista zuzendari eta aktore da, aldi berean.
Akzio-unea dugu hau. Atzealdea hutsa da: hankak tolestuak baditu ere, ez dugu aulkirik ezta inolako euskarririk ikusten. Schieleren irudiak isolatuak daude. Irudiak, pertsonaiak, gune huts batean kokatzeak eta orientatzeko puntu finkorik ez izateak gure ikuspuntua desorekatzen du.
Zuri opakuak irudiaren ingerada gailentzen du, eta bolumen-kutsua ematen dio. “Aurek” okultismoarekin zein espiritualtasunarekin lotura dute, eta askotan ageri dira Schieleren lanean. Argi-koro horiek esanahi espirituala dute Schielerentzat, haren hitzetan, “gorputzei darien argia” dira. Kontzeptu hori bere pintura-lengoaiara eraman zuen Schielek: aurak gorputzaren ingeradak nabarmentzeko modu bat dira.
Schielek irudiak moztea gustuko zuen. Oinak moztu zituen marrazki honetan. Arreta osoa soinean jar zedin, pertsonaren aurpegia estali zuen. Ez da eskurik ezta besorik ageri; mugimendu sentsazioa alkandorak baino ez du aditzera ematen; goratua dago arreta titiburu gorri distiratsura zuzentzeko.