Egon Schiele
Max Kahrer profilez, 1910
Eseritako neska biluzia, 1910
Iruzkinak
Biolontxelo-jotzailea, 1910
- Izenburua:
- Biolontxelo-jotzailea, 1910
- Erakusketa:
- Egon Schiele
- Gaiak:
- Artea eta pertzepzioa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Lerroa | Erretratua eta autorretratua
- Teknikak:
- Akuarela
- Aipatutako artistak:
- Schiele, Egon
Urmargo hau egin zuen urterako, 1910erako, Schiele-k are modu sofistikatuagoan nabarmentzen zuen kolore espresiboen eta lerro grafikoen arteko aldea: figurazioaren eta abstrakzioaren arteko oreka zen. Irudiak zehazteko silueta baino ez zuen baliatzen.
Erretratu honetan, ageri diren objektuak bezain garrantzitsuak dira agertzen ez direnak. Txelo-jolearen galtzak, jaka eta alkandora bat eginda daude: gorri epelez, urdin hotzez eta berdez margotuak. Musikaria jotzen ari den txeloa ez da ageri. Eskuin eskuak arkua hartuta dauka; ezkerrak, ostera, hariak jotzen ditu instrumentuaren lepoan. Kontzentrazioz beteriko begirada partiturari so dago, nonbait.
Gorputz-adarrek eratutako zuriuneek —artistek “espazio negatibo” deritzatena—, forma garbiak, grafikoak sortzen dituzte. Eskuin besoaren arteko karratu desorekatua dugu horren adibide.
Egon Schielek begi-zulo ilunak argitu zituen; tentsio berezia sortu zuen. Ezohiko argi-erabilera horrek eta inolako objekturik ez egoteak ikuslea nahasten dute, perspektiba itxuraldatzen baitute.