Egon Schiele
Eseritako emakumea biluzik, 1913, eta Emakumea biluzik belauniko, 1914
Franz Hauer-en erretratua, 1914
Iruzkinak
Emakumea biluzik hankak zabalik, 1914
- Izenburua:
- Emakumea biluzik hankak zabalik, 1914
- Erakusketa:
- Egon Schiele
- Gaiak:
- Generoa eta sexualitatea | Giza gorputza | Heriotza | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Lerroa | Biluzia | Erretratua eta autorretratua
- Teknikak:
- Marrazkia
- Aipatutako artistak:
- Schiele, Egon
Erretratu aztoratzaile hau tentsioz eta indarrez betea dago.
Schiele-k irudia argi eta garbi, gupidarik gabe, agerrarazi zuen. Erdialdea txikitu zuen, eta horrek itxura luzexka eman zion irudiari; gainera, moztu egin zuen. Horrek guztiak tentsioa sorrarazten du. Modeloaren begiradak mindua ematen du, narea bada ere.
Koloreak zona erogeno batetik bestera gidatzen gaitu; Schielek berde apala erabili zuen erabat irekitako pertsonaiaren hankek eta besoek osatutako ardatz bikoitza nabarmentzeko. Gorputzaren ingeradak ezohiko moduan nabarmendu nahi izan zuen. Baliteke artistak sexua eta heriotza parekatu nahi izatea lan honetan.