Egon Schiele
Neskatoa lo, 1911
Autorretratua zilborra agerian, 1911
Iruzkinak
Neska gaztea etzanik, erdi jantzia, 1911
- Izenburua:
- Neska gaztea etzanik, erdi jantzia, 1911
- Erakusketa:
- Egon Schiele
- Gaiak:
- Generoa eta sexualitatea | Artea eta psikologia | Artea eta emozioa | Eragin artistikoa | Kolorea
- Teknikak:
- Marrazkia
- Aipatutako artistak:
- Schiele, Egon
Psikologia zientzia berrian murgildutako Vienan hazi zen Schiele. Jean-Martin Charcot neurologo famatuak argitaratutako bere gaixoen argazkiak sentsazioa izan ziren garai hartan.
Paralisia edo krisi epileptikoak, besteak beste, zituzten gaixook. Naturaren kontra tenkatutako gorputz-adarren eta erlaxazio bitxiko aurpegien arteko kontraste horrek barnea azaltzeko bestelako lengoai bisuala eskaini zion Schieleri.
Marrazki honetan, alkandora nahita du igota modeloak. Gainera, atzealdeko oihal gorri biziak modeloaren azal zuri baina ilunaren urrakortasuna nabarmentzen du.
Modeloaren argaltasunak desesperazioa iradokitzen du beste behin; eta naturaz kontrako paratze bortxatuak nahigabea adierazten du. Baina, aldi berean, eta Schieleren lanetan ohikoa denez, anbiguotasuna ageri da; modeloaren jarrera arduragabea eta ezpainen gorri distiratsuak sexurako gonbidapena dira.
“Aura” zuri opaku batek irudia inguratzen du oraingoan ere. “Argia”k aurpegian jotzen du, eta begiak nabarmentzen ditu.
“Ez dago zikinkeriarik arte-lan erotiko batean, esanguratsua bada artearen ikuspuntutik”.