Egon Schiele
Autorretratua txaleko horia jantzita, 1917
Artistaren koinata Adele Harms-en erretratua, 1917
Iruzkinak
Anton Josef Trčka eta Johannes Fischer
- Izenburua:
- Anton Josef Trčka eta Johannes Fischer
- Erakusketa:
- Egon Schiele
- Gaiak:
- Giza gorputza | Artea eta emozioa | Sorkuntza artistikoa | Erretratua eta autorretratua
- Artelan motak:
- Argazkia
- Aipatutako artistak:
- Schiele, Egon
Anton Josef Trčka argazkilari gaztearen erretratu estilizatu eta espresiboak oso famatu bilakatu ziren gerra arteko Europan. Sorta honetan, zaila da jakitea zeinek eragin zuen zeinengan, baina Schieleren ezaugarri den gorputz-lengoaia nabaria da. Begiratu eskuen posizioari eta zurruntasunari.
Hala ere, konposizioan ere Trčkaren ekarpena ikus daiteke: esaterako, enkoadratze eta atzealde interesgarriak. Azken horiek prozesatze osteko teknikez sortu zituen errebelatze-gelan.
Sorta honetan ikus daitezkeen azken argazkiak Johannes Fischer-enak dira; Schielek maiz egin zuen lan harekin. Horietako batean zirkuko poney baten irudi bat heltzen ikusten dugu Schiele. Antzerkiaren eta ikuskizunaren zale amorratua zen, eta gauza bitxiak biltzea gustuko zuen. Beste batean, Fischerrek Schielek autorretratuak egiteko erabiltzen zuen ispiluaz baliatu zen Schieleren argazkia egiteko.