Egon Schiele
Ez naiz zigortua sentitzen, purifikatua baizkik!, 12.4.12, 1912
Iruzkinak
Emakumea biluzik belauniko, besoak aurrera, 1914
- Izenburua:
- Emakumea biluzik belauniko, besoak aurrera, 1914
- Erakusketa:
- Egon Schiele
- Gaiak:
- Giza gorputza | Artea eta emozioa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Biluzia | Erretratua eta autorretratua
- Teknikak:
- Marrazkia
- Aipatutako artistak:
- Schiele, Egon
Marrazki bikain honetan emakume bat ageri zaigu, belauniko eta soinekoa orkatiletan, burua makurtuta, zigor zain egongo balitz bezala. Aurrerantz dauzka besoak, orekatuta, balantza baten pisuen antzera. Era berean, baliteke artistak marraztu ez zuen eta zutik dagoen pertsonaia bat besarkatzeko helburuarekin egotea horrela.
Irudiaren itxura anbiguoa da: jarrera, titiburu gorri distiratsuak, ageriko argaltasuna. Ikuslearen begia bularretik musugorrietara eta ondoren bizkarrera eramaten duten ukitu gorrixkek mina adierazten dutela ematen du. Ornoak zeharkatuz lepotik sakroraino doazen lerroek emakumearen bizkarra tenkatzen dutela dirudi, emakumea musika-instrumentu bat balitz bezala. Ikuslea aztoratzen duen oreka tentsioduna sortu zuen Schiele-k.
Schieleren marrazki askok bezala, honek ere galderak sorrarazten dizkio ikusleari.
1918ko gripe pandemia bortitzak hil zuen Schiele, haurdun zegoen Edith emaztea eta hiru egunen ondoren. Lan-bilduma garrantzitsua utzi zuen, egun oraindik ere berritzailetzat eta erradikaltzat jo daitekeena.