Egon Schiele
Autorretratua zilborra agerian, 1911
Eseritako bikotea, 1915
Iruzkinak
Berrerospena (Erlösung), 1913
- Izenburua:
- Berrerospena (Erlösung), 1913
- Erakusketa:
- Egon Schiele
- Gaiak:
- Giza gorputza | Artea eta filosofia | Artea eta psikologia | Artea eta emozioa | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Lerroa
- Teknikak:
- Gouache | Marrazkia
- Aipatutako artistak:
- Schiele, Egon
1913ko margolan honek azaltzen du Schiele-ren lanak garaiko filosofia berri erradikalekin erabat lotuta zeudela. Bere idatzi teorikoetan, Vassily Kandinsky artista errusiarrak “lerroaren” inplikazio psikologikoez hitz egiten zuen. Bere ustez, angelu zuzena hotza zen; angelu zorrotza, estua eta beroa. Kandinskyren eta Schieleren arteko lotura zuzenik ezagutzen ez bada ere, artista gaztearen ezohiko lerro angeluarrek karga psikologiko bitxia dute.
Irudia kolokan dago. Posizio diagonala dela eta, ezegonkortasuna aditzera ematen du, konposizioak zehazki taxututako oreka gordetzen badu ere. Bizkarrezurra uztaiez osatua dago, ez du itxura naturalik, eskematikoa baizik. Schielek gouache lehorrez moldatu zituen gorputz-atalak eta arroparen osagaien kolore biziekin alderatu zituen.
Marrazki hau amaitu gabeko lan batekin lotua dago. Lan horrek Topaldia izena du, eta tunikaz jantzitako zenbait gizon agertzen dira bertan: profetaren eta haren dizipuluen frisoa izango zatekeen. Nolanahi ere, lan honen izenburua Berrerospena da. Izenburua Nietzsche filosofo alemaniarraren Honela mintzatu zen Zaratustra eleberri esperimentalaren atal-izenburuen oihartzuna da. Nietzschek liburu horretan idatzi zuen haren esaldi ezagunenetako bat: “Jainkoa hil da”. Schieleren olerkiei esker, filosofoaren lana ezagutzen zuela dakigu.
“Zure pentsamenduen eta sentimenduen atzean, ene anaia, ugazaba ahaltsu bat dago, jakitun ezezagun bat -Nor Bera du izena. Zure gorputzean bizi da, zure gorputza da” (Friedrich Nietzsche, “Gorputzaren arbuiatzaileez”, Honela mintzatu zen Zaratustra).