Egon Schiele
Eseritako neska biluzia, 1910
Hiru neskako taldea, 1911
Iruzkinak
Eseritako bi neska, 1911
- Izenburua:
- Eseritako bi neska, 1911
- Erakusketa:
- Egon Schiele
- Gaiak:
- Giza gorputza | Artea eta espazioa | Artea eta psikologia | Artea eta emozioa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Tamaina | Erretratua eta autorretratua
- Teknikak:
- Akuarela | Marrazkia
- Aipatutako artistak:
- Schiele, Egon
1911n, Vienako giro itogarria uztea erabaki zuen Schiele-k. Maitale Wally Neuzil-ekin batera, amaren sorterri Krumau landa-herrira joan zen bizitzera. Bertan, herriko haur asko izan zituen modelo.
Eseritako bi neskato hauen erretratua aiurriz betea dago. Bat liluratua, urduri dago, antza; bestea, txunditua, nahasia.
Marrazki honek erakusten duenez, Schielek “bustiaren gaineko bustia” urmargo-teknika berezia maisutasunez erabil zezakeen. Dagoeneko blai dagoen paperaren gainean akuarelaz margotzean datza teknika hori; zaila da, beraz, nahi dugun irudia egitea eta margoa edonora ez barreiatzea. Ustekabea sortzeko baliatu zuen Schielek: bloke ilunez baliatu zen haurren jantziak egiteko, baina kolore-eremuak argiro bereizi zituen, eta pintura are diluitu zuen argiguneak, distirak, sortzeko.
Neskaren azala ez zuen ia margotu. Margo gutxia apala da, zurbila; jantzi ilunen oso bestelakoa. Lan hau egindako garaian hasi zen Schiele irudi handiagoak egiten; aurrekoak, 1910ean eta 1911ko hasieran marraztutakoak, txikiagoak dira. Ondorengoak are handiagoak dira; poliki eta etengabe, ia paper osoa bete arte handitu zituen.
Eskuak gailentzen dira, zehaztasun eza dela eta. Xehetasun xumeak ikusten dira azkazaletan. Neskatoak horren hurbil egoteak, bata bestearen ondo-ondoan, psikologikoki eragiten digu. Gertu daudela aditzera emateko, bien arteko muga desitxuratu zuen, eta neskatoen hankak eta oinak zehazteari uko egin zion.