Egon Schiele
Eseritako bi neska, 1911
Neskatoa lo, 1911
Iruzkinak
Hiru neskako taldea, 1911
- Izenburua:
- Hiru neskako taldea, 1911
- Erakusketa:
- Egon Schiele
- Gaiak:
- Artea eta emozioa | Sorkuntza artistikoa | Lan-prozesua | Erretratua eta autorretratua
- Mugimendu artistikoak:
- Espresionismoa
- Teknikak:
- Akuarela | Marrazkia
- Aipatutako artistak:
- Schiele, Egon
Bere lagunen arabera, Schiele-k bizkor, esku hutsez eta bizitik margotzen zuen, askotan makurtuta zegoela, papera belaunen gainean zuela. Kolorea gerorako uzten zuen, modeloak aurrean ez zituenean.
Lagun Heinrich Benesch-ek honakoa idatzi zuen:
“Dena ondo zegoen, lehenengo saiakeratik. Akatsen bat eginez gero, eta ez zen ohikoa, papera botatzen zuen. Ez zuen inoiz ezabagailurik erabili”.
Hiru neskako talde hau irudikatzeko bere teknikarik gustukoena erabili zuen Schielek: aurpegierak zuri opakuz nabarmendu zituen, nesken urrakortasuna azpimarratzeko. Hala egitean, urmargoa zuri hutsarekin uztartzea debekatzen zuen araua apurtu zuen.
Konposizioa hunkigarria da. Neskarik zaharrena, begiak artegatasunez zabal-zabalik dituela, hiruen habea da eta beste biei eusten die. Ezkerreko neska larriki gaixorik dagoela dirudi; hirugarrena doluan da dagoeneko. Sezesioaren bi dimentsioko estilo apaingarria baztertu eta estilo espresionista baliatu zuen Schielek lan honetan. Harrezkero, haren lanek zirrara konplexua eta anbiguoa agertu zuten. Adibide honetan, erdiko pertsonaiaren begirada irmoak urruntasun psikologiko gaindiezina jartzen du ikuslearen eta modeloen artean. Nesken babesgabetasuna salaketa modukoa da ia.
Kezkagarria da zein poztasun eta irribarre gutxi aurkitu zuen Schielek neska hauengan. Artistaren mundu-ikusmira malenkoniatsua zelako ote?