Egon Schiele
Hiru neskako taldea, 1911
Neska gaztea etzanik, erdi jantzia, 1911
Iruzkinak
Neskatoa lo, 1911
- Izenburua:
- Neskatoa lo, 1911
- Erakusketa:
- Egon Schiele
- Gaiak:
- Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Perspektiba | Erretratua eta autorretratua
- Teknikak:
- Marrazkia
Gazte beltzaran bat lo dago. Hala ere, bizitasun eta presentzia handia dauka. Irudiak paper osoa hartzen du eta ez du espazio negatiboaren edo hutsaren beharrik zirrara sortzeko. Ilearen kolore bereko galtzerdiek arreta zuzentzen dute xalotasun osoz zuriz jantzitako gorputz-erdirantz.
Gai erromantikoa dela ematen du, baina sotilki hala ez dela aditzera ematen digu artistak.
Ileak izan ezik, irudi osoak zirriborro bat ematen du. Bloke-egiturez eta angelu kontrajarriez marraztu, zehaztu, zuen; horren erakusgai dugu buruaren gainaldeko diagonal zorrotz bitxia. Galtzerdiek irudia lotzen eta estutzen dutela ematen du. Efektua aztoratzailea da. Aurreko guztia azpimarratzeko, halako perspektiba “laua” daukagu; probokatzailea da oso; ziurrenik, artistak eskailera bati igota marraztu zuen lan hau.