Egon Schiele
Biolontxelo-jotzailea, 1910
Eseritako bi neska, 1911
Iruzkinak
Eseritako neska biluzia, 1910
- Izenburua:
- Eseritako neska biluzia, 1910
- Erakusketa:
- Egon Schiele
- Gaiak:
- Generoa eta sexualitatea | Artea eta pertzepzioa | Artea eta emozioa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Lerroa | Biluzia | Erretratua eta autorretratua
- Teknikak:
- Marrazkia
- Aipatutako artistak:
- Schiele, Egon
1910. urtean, Schiele Gustav Klimt-en estilotik, haren eraginetik, aldendu zen. Klimten irudiak idealizatuak eta urrunekoak dira, eta, Schielerenak, berriz, urrakortasun hunkigarriaz beteak. Erotismo ageria zatarkeriatik gertu dago askotan. Lan honetan, neska gazte bat ikus dezakegu biluzik, jarrera probokatzailean. Profil angeluarrak, gotikoak ia, neskaren argaltasuna azpimarratzen du; tentsio fisiko zein emozional espresiboa sortzen du.
Neskaren jarrerak aulki baten oihartzuna iradokitzen du; baina ez da aulkia ageri. Gorputzaren lerro sendoak, zorrotzak, eta ingerada angeluarrak kolore-erabilera aztoratzaile batekin uztartzen dira. Titiburuen gorri distiratsuak kolore-haria sortzen du begi eta ezpainen ertzekin batera. Margolan hau erotismo urratzailez beterik egon arren, adeitsua ere bada. Neskaren txirotasuna zintzilik dagoen beso meharraren eta behatz fin luzeetan, lepauztai nabarmenean eta begien itzal gorrietan ageri da.
Ohar interesgarri bat: arretaz begiratu zilborrari. Ilunduta egon beharko luke. Ukitu gabe dago, ordea, hondoko zuri orijinala du. Neskaren azala zeharkatzeko gaitasuna daukagula dirudi.