Surrealismoaren gauzak
Surrealismoa eta objektua
Biomorfismoa AEBn
Atalak
Natura bitxi bihurtzen da
- Izenburua:
- Natura bitxi bihurtzen da
- Erakusketa:
- Surrealismoaren gauzak
- Gaiak:
- Artea eta psikologia | Artea eta emozioa | Eragin artistikoa | Forma | Sinbologia | Diseinua | Natura | Subkontzientzia
- Mugimendu artistikoak:
- Surrealismoa
Natura izan zen Surrealismoaren funtsezko gaietako bat. Ahalezko forma eta motiboa ugari eskaintzen zituen, ondoren diseinuan erabiltzeko berehala egokitu zirenak. Surrealistek hainbat iturritatik hartu zituzten forma eta motibo horiek, esate baterako XIX. mendeko natur zientzietatik, modernismotik eta mikrofotografia eta zinea bezalako teknologia berrietatik. Ezaugarri psikologikoak eta subjektiboak eman zizkioten naturari eta, bereziki, “liluragarritasunaren” kontzeptu surrealistaren irudi eta subkontzientearen metafora bilakatu zen haien eskutik.
1930eko hamarkadan, sinbolismo berri horrek, Surrealismoaren adar estetikoa izandako biomorfismoaren garapenarekin batera, artista eta diseinatzaile asko forma organikoaren hizkuntzaz baliatzea ekarri zuen berekin. Amerikan, 1940ko hamarkadaren amaieran eta 1950eko hamarkadaren hasieran, diseinuaren eremu guztietan agertzen zen biomorfismoa esanahi berri ugarirekin. Biomorfismoari “forma askea” ere deitu izan zitzaion, eta lasaitasun- eta segurtasun-sinbolo bihurtu zen aro nuklearraren erdian.