Surrealismoaren gauzak
Ametsezko barnealdea
Edward James eta Monkton
Atalak
Galerie Drouin-go erakusketa
- Izenburua:
- Galerie Drouin-go erakusketa
- Erakusketa:
- Surrealismoaren gauzak
- Gaiak:
- Artea eta moda | Sorkuntza artistikoa | Sinbologia | Diseinua | Erakusketak | Arte-galeriak | Bigarren Mundu Gerra | Paris
- Mugimendu artistikoak:
- Surrealismoa
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Berman, Eugene | Dalí, Salvador | Ernst, Max | Fini, Leonor | Oppenheim, Meret
Paris, 1939ko uztaila, Place Vendôme dotorean kokatua, Drouin galeria Leo Castelli arte-merkatariak eta René Drouin altzari-diseinatzaileak ireki berri zuten orduan. Proposamen bat egin zioten Leonor Fini pintore surrealistari galerian aurreneko erakusketa handia izango zena antolatzeko. Erakusketa hartan hainbat koadro eta objektu bildu ziren, besteak beste Salvador Dalí, Meret Oppenheim eta Eugène Berman artistenak. Max Ernst-en Etxeko aingerua (L’Ange du foyer) obrak, hasteko zegoen gerraren irudi profetikoak, ohorezko lekua izan zuen aretoetako batean. Ikusgai jarritako obra hau eta beste batzuk Harper’s Bazaar aldizkariko modako erreportaje grafiko bat egiteko atze-oihala izan ziren, modak eta Surrealismoak elkarrekin zuten loturaren ironiaren eta naturaltasunaren erakusgarri. 1939az geroztik orain erakusten ditugu hemen lehen aldiz objektu haiek gehienak jendaurrean.