Surrealismoaren gauzak
Manikia
Moda eta erakusleihoa
Atalak
Mitoa eta musa
- Izenburua:
- Mitoa eta musa
- Erakusketa:
- Surrealismoaren gauzak
- Gaiak:
- Emakumea artean | Pertsonaia mitologikoak | Artea eta filosofia | Artea eta mitologia | Artea eta psikologia | Eragin artistikoa | Sinbologia | Jantzi-diseinua | Subkontzientzia
- Mugimendu artistikoak:
- Surrealismoa
- Artelan motak:
- Ikus-entzunezkoa
- Aipatutako artistak:
- Cocteau, Jean | Schiaparelli, Elsa
Surrealistak sarritan baliatu ohi ziren erlijioaz eta mitologia klasikoaz. Hala, artista eta idazle ugarik erabili zituzten gai mitologikoak psikearen alderdiak azaltzeko, antzinako kondaira zaharren inguruan Freud-ek egindako interpretazioaren eta Dionisoren kultu orgiastikoari buruz Nietzschek egindako azterlanaren eraginpean. Mito batzuk esanahi berezia hartu zuten, labirintoarenak adibidez, inkontzientearen sinbolo bihurtuta.
Surrealisten pentsamenduan eta jardunbidean Musa izan zen beste funtsezko kontzeptua. Musaren gaia Venus maitasunaren jainkosari lotutako irudien bitartez landu zuten, baita Galatea-ri —Pigmalion eskultorearentzat bizidun bihurtutako estatua klasikoa— lotutako irudien bitartez ere. Pigmalionen mitoa sortze-prozesuaren metafora zen haientzat eta kontzientearen eta inkontzientearen, ametsaren eta beilaren arteko mugak arakatzen zituen.
Surrealismoarekin lotura zuten emakume ugari izan ziren Musaren ideiaren irudi, bai bizitzan bai artean. Jean Cocteau-k, La sang d’un poète (Poeta baten odola) bere pelikulan, estatua eta musa gisa aurkeztu zuen Lee Miller argazkilari amerikarra, eta Schiaparelli-k eta Alixek janzkera klasikoa erabili zuten emakume modernoa musa bat balitz bezala agertzeko.