Surrealismoaren gauzak
Errubizko ezpainak
Larruen Venusa
Atalak
Surrealismoa eta publizitatea
- Izenburua:
- Surrealismoa eta publizitatea
- Erakusketa:
- Surrealismoaren gauzak
- Gaiak:
- Sorkuntza artistikoa | Sinbologia | Diseinua | Publizitatea
- Mugimendu artistikoak:
- Surrealismoa
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Magritte, René
Publizitatearen munduak berehala bereganatu zituen Surrealismoaren irudiak. Arte-zuzendariek, besteak beste, Harper’s Bazaar aldizkariko Alexey Brodovitch-ek eta Vogueko Agha dk.-ak, irudi haien erakargarritasun komertzialaz jabetuta, sarritan egin zizkieten eskariak artista eta argazkilari surrealistei diseinuak egiteko. Publizitatearen estrategia bisual ugari Surrealismotik sortu ziren zalantzarik gabe eta, aldi berean, Surrealismoa sinboloak duen ahalmenaz ohartu zen publizitateari esker. Truke emankor horren adibide bat dugu René Magritte, diseinatzaile grafiko gisa lan joria egin zuena. Publizitatearekin hark izan zuen harremana ez zen, hala ere, erraza izan. Publizitateari buruz zuen ezagutzak eraginda zeinuen kode unibertsal bat sortu nahi zuen, eta, era berean, erabiltzen zituen irudiak pintura eta diseinu grafikoa gurutzatzearen emaitza ziren. Magritteren motiboak, begiak, hodeiak, alboratze arraroak eta eskala aldaketa inkongruenteak barne hartzen dituztenak, berehala erabili zituzten beste diseinatzaile komertzial batzuek. Agha dk.-ak zioenez “gaur artean eskandalu esnob bat dena onartutako estiloa izango da bihar eta merkaturatutako estiloa hurrengo egunean”.