Surrealismoaren gauzak
Giacometti eta Frank
Ametsa
Atalak
Beistegui-ren apartamentua
- Izenburua:
- Beistegui-ren apartamentua
- Erakusketa:
- Surrealismoaren gauzak
- Gaiak:
- Artea eta espazioa | Artea eta pertzepzioa | Artea eta teknologia | Barne-diseinua | Paris | Carlos de Beistegui | Le Corbusier
- Mugimendu artistikoak:
- Surrealismoa
Carlos de Beistegui aberats mexikarrak Eliseo-Zelaietan zuen apartamentua garai hartako barnealde paradoxikoenetako bat izan zen. Le Corbusier-ek diseinatu zuen eta baliabide tekniko aurreratu ugari gehitu zizkion, besteak beste zine-ekipo bat eta elektrizitateak eraginda lerratzen ziren ateak eta paretak.
Dena den, harrigarria bada ere, hainbat ezaugarri surrealista erabili zituen bertan Le Corbusierrek. Hiriaren antzerki-moduko bisualizazioa egin zuen eta ohi ez bezala mugatu zuen Paris: terrazako horma altuetatik monumentu famatuak ez zitezkeen osorik ikusi; landaresiak automatikoki zabaltzen ziren ikuspegi panoramikoak azaltzeko; eta periskopio bat zuen kamera ilun batek hiriaren 360º-ko bista sortzen zuen, azpian zegoen mahai baten gainean proiektatzen zena. Zatikatutako ikuspegi haiek distortsionatu egiten zuten errealitatea, egunerokotasuna oso gauza arrotz bihurtuz eta Surrealismoak gehien irrikatzen zuen efektua lortuz: dépaysement delakoa, arrotz eta ezezagun bihurtutako zerbaiten sentsazioa, alegia.
De Beisteguik altzari neobarrokoekin jantzi zuen barnealdea eta espazio surrealista baten itxura eman zion lorategiari; terrazan harrizko altzariekin eta soropilez eta margaritez egindako alfonbra batekin egongela bat sortu zuen terrazan. Tximiniaren gainean ispiludun marko bat zegoen eta horren zehar Garaipenaren Arkuaren zati bat antzeman zitekeen.