Surrealismoaren gauzak
Beistegui-ren apartamentua
Atalak
Ametsa
- Izenburua:
- Ametsa
- Erakusketa:
- Surrealismoaren gauzak
- Gaiak:
- Sorkuntza artistikoa | Sormena | Altzari-diseinua | Barne-diseinua | Ametsak
- Mugimendu artistikoak:
- Surrealismoa
- Aipatutako artistak:
- Dalí, Salvador | Ernst, Max | Masson, André
1940. urtean honela laburbildu zuen Dalí-k objektuak sortzeko desira: “Alegiazko gauzak sortzen saiatzen naiz, gauza magikoak, amets batekoak bezalakoak. Munduak fantasia gehiago behar du. Geure zibilizazioa mekanikoegia da. Alegiazkoa dena erreala bihur dezakegu, eta orduan dagoeneko existitzen dena baino errealagoa da”. Mundu arrazionalari eta mekanikoari uko egitean eta ametsa eta alegiazkoa ospatzean, Dalík Surrealismoaren helburuetako bat azpimarratu zuen. Baina alegiazkoa erreala bilakatzean, Dalík mundu materialarekiko eta materialismoaren munduarekiko, hau da, gauza surrealisten munduarekiko konpromiso zuzen baten beharra onartu zuen.
1964. urtean Ernst Cannes inguruan dagoen herrixka batera, Seillans-era, joan zen bizitzera eta garai hartan aztertutako gaiak jorratu zituen berriz ere bere Kaiola-ohea bionboarekin lanean. Kaiola irudi nagusi bezala, artistaren alter ego den Loplop-i (hegazti gorena) erreferentzia egiten diona, bere aurreko lanetan ere aurki daiteke. Ohea Genevako Modern Art Associates-ek (Modarco) eskatu zion eta Italiako Poltronova konpainiak egin zuen. Konpainiak artista gailenei egindako lehen eskaria izan zen hura eta André Masson-en lanpara bat eta Arman-en mahai tresneria ere barne hartu zituen.