Surrealismoaren gauzak
Naturaren formak
Manikia
Atalak
Gorputza erakustea
- Izenburua:
- Gorputza erakustea
- Erakusketa:
- Surrealismoaren gauzak
- Gaiak:
- Emakumea artean | Generoa eta sexualitatea | Giza gorputza | Artea eta moda | Artea eta psikologia | Kontsumoa | Publizitatea
- Mugimendu artistikoak:
- Surrealismoa
Gorputzaren irudikapena eta, bereziki, emakumezkoarena, ardatzetako bat izan zen surrealisten erakusketa, erakustaldi publiko eta lan komertzialetan. Sakonetik aztertu izan zuten gaia, alegia: zatikatuta, atalduta, profanatuta, erotizatuta eta goretsita, kezka sexual, soziologiko eta psikologiko batzuk argitzea izanik xedea. Gorputza unibertsala zen haientzat, eremu fisikoa eta psikologikoa bat egiten zituena, eta sexualtasuna arakatzeko aukera ematen zuen modernotasunaren alderditzat hartuta.
Bestalde, garrantzizkoa da nabarmentzea gorputza funtsezko eragile izan zela Surrealismoa merkaturatzeko garaian. Modak zuzenean jarri zituen harremanetan gorputza eta produktua. Modan erabilitako ikonografiaren eta argazkien bitartez, fetixe bihurtu zen gorputza, erotizatu eta eraldatu egin zen antzemanezina izateraino. Moda sustatzeko mekanismoek (erakusleihoak, erakusketak, publizitatea eta aldizkariak) gorputzaren ikuspegi berri eta surrealista hura hedatzeko modua ziurtatzen zuten.