Edukira zuzenean joan

Surrealismoaren gauzak

Mitoa eta musa

Info gehiago

Errubizko ezpainak

Info gehiago

Atalak

Moda eta erakusleihoa

Manikiekin gertatu bezala, surrealistek berez surrealista balira bezala hartzen zituzten erakusleihoak ere. Asko miresten zituzten XIX. mendearen amaieran Parisko erakusleihoak gaitzat hartuta Eugène Atget-ek egin zituen argazki dokumentalak, sarritan modaz kanpoko produktuak edo antzina izandako hiriaren atalak aurkezten zituztenak. Haientzat, kontsumo-kulturak sorrarazten zuen alienazioaren metafora ziren erakusleihoak. Dena den, ironikoki, erakusleihoak izan ziren Surrealismoa eraldatu zuten aurrenetako eremu komertzialetako bat. Salvador Dalí-k bat baino gehiago diseinatu zituen erostetxe handietarako. Izan ere, 1939an Bosgarren Hiribideko Bonwit Teller dendako erakusleihoaren kontra bainuontzi bat jaurti zuen, bere diseinuari egin zizkioten aldaketengatik protesta egiteko, eta ondorioz atxilotu egin zuten.

Erakusleiho-atontzaile komertzial ugarik Surrealismoaren baliabide bisual harrigarrietako batzuk hartu zituzten, baita irudi jakin batzuk ere, kontsumitzaileen arreta erakartzeko. Beste edozein diseinatzailek baino gehiago beharbada, Elsa Schiaparelli-k ondo ulertu zuen surrealisten eszenaratze-lanaren erakargarritasun komertziala eta sarritan erabili ohi zituen motibo surrealistak Parisko Place Vendômeko bere dendan.

1930eko hamarkadan gero eta nabariagoa izan zen Freud-en psikologia jantzigintzan aplikatu izan zen modua, eta era horretara bizkor bereganatu zituen modaren industriak surrealisten ideiak. J.C. Flügel psikologoaren hitzetan “jantziak, nahi sexuala pizteko balio izateaz gain, sinbolo sexualak dira berez”. Schiaparellik ondo asko jakin zuen jantzien inplikazio sexualaz eta psikologikoaz baliatzen. Artista askorekin aritu zen elkarlanean, baina kutsu surrealista handieneko piezak Salvador Dalírekin batera sortu zituen. 1936. urtearen amaieraz geroztik bai modaren bai Surrealismoaren ikusmoldea aldarazi zituzten hainbat ideia garatu zituzten elkarrekin.

BESTE ATALAK

Surrealismoa eta diseinua

Surrealismoaren gauzak, Atala, 2008

Info gehiago

Surrealismoa eta objektua

Surrealismoaren gauzak, Atala, 2008

Info gehiago

Natura bitxi bihurtzen da

Surrealismoaren gauzak, Atala, 2008

Info gehiago

Biomorfismoa AEBn

Surrealismoaren gauzak, Atala, 2008

Info gehiago

"Art of this Century"

Surrealismoaren gauzak, Atala, 2008

Info gehiago

Naturaren formak

Surrealismoaren gauzak, Atala, 2008

Info gehiago

Gorputza erakustea

Surrealismoaren gauzak, Atala, 2008

Info gehiago

Manikia

Surrealismoaren gauzak, Atala, 2008

Info gehiago

Mitoa eta musa

Surrealismoaren gauzak, Atala, 2008

Info gehiago

Moda eta erakusleihoa

Surrealismoaren gauzak, Atala, 2008

Info gehiago

Errubizko ezpainak

Surrealismoaren gauzak, Atala, 2008

Info gehiago

Surrealismoa eta publizitatea

Surrealismoaren gauzak, Atala, 2008

Info gehiago

Larruen Venusa

Surrealismoaren gauzak, Atala, 2008

Info gehiago

Protesta: Balleta

Surrealismoaren gauzak, Atala, 2008

Info gehiago

Giorgio de Chirico, Dantzaldia, 1929

Surrealismoaren gauzak, Atala, 2008

Info gehiago

André Masson, Iragarpenak, 1933

Surrealismoaren gauzak, Atala, 2008

Info gehiago

Joan Miró, Haur-jolasak, 1932

Surrealismoaren gauzak, Atala, 2008

Info gehiago

Ametsezko barnealdea

Surrealismoaren gauzak, Atala, 2008

Info gehiago

Galerie Drouin-go erakusketa

Surrealismoaren gauzak, Atala, 2008

Info gehiago

Edward James eta Monkton

Surrealismoaren gauzak, Atala, 2008

Info gehiago

Giacometti eta Frank

Surrealismoaren gauzak, Atala, 2008

Info gehiago

Beistegui-ren apartamentua

Surrealismoaren gauzak, Atala, 2008

Info gehiago

Ametsa

Surrealismoaren gauzak, Atala, 2008

Info gehiago