Surrealismoaren gauzak
Joan Miró, Haur-jolasak, 1932
Galerie Drouin-go erakusketa
Atalak
Ametsezko barnealdea
- Izenburua:
- Ametsezko barnealdea
- Erakusketa:
- Surrealismoaren gauzak
- Gaiak:
- Artea eta espazioa | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Sinbologia | Barne-diseinua | Psikoanalisia | Ametsak
- Mugimendu artistikoak:
- Surrealismoa
Etxe-barnea funtsezko alderdi bilakatu zen surrealistentzat. Freud-en analisiaren testuinguruan, etxeak, etxe-giroa eta segurtasuna adierazteaz gainera, surrealistek hainbeste miresten zituzten esanahi ugari, kezkagarriak eta sexualtasunez beteak, hartzen zituen. Elkarlotutako egitura osatuak eskaintzen zituen —sototik eta eskaileretatik hasita ate eta atikoraino— eszenatoki psikikoen nahiz fisikoen sinbolo. Ametsak azaltzeko garaian, adibidez, eskailera batzuk igotzea kopula bat balitz bezala interpretatzen zen.
Surrealistek gaitzetsi egiten zuten etxearen ikuspegi arrazionalista eta orientazio teknologikoa, eta era askotako ikuspegi subjektiboak aztertu zituzten gai horren inguruan. Aurreko gertaeren, edukien eta bizikideen arrasto historikoa transmititzeko etxeak duen ahalmena goresten zuten, eta esanahi berriak ematen zizkieten bertako objektu zaharrei. Zaharra, berria eta arraroa dena elkartzean erreferentzia ugariz betetako giroa sortu zuten, diseinu modernoan nagusi ziren ideiekin inolaz ere bat ez zetozenak.