Edukira zuzenean joan

Surrealismoaren gauzak

Larruen Venusa

Info gehiago

Giorgio de Chirico, Dantzaldia, 1929

Info gehiago

Atalak

Protesta: Balleta

Izenburua:
Protesta: Balleta
Erakusketa:
Surrealismoaren gauzak
Gaiak:
Artea eta ekonomia | Sorkuntza artistikoa | Sormena | Eszenografia | Kontsumoa | Balleta | Paris | André Breton
Mugimendu artistikoak:
Surrealismoa
Aipatutako artistak:
Ernst, Max | Masson, André | Miró, Joan | Picasso, Pablo

Ballets Russes konpainiaren mezenasgoak aukera eman zien abangoardiako artista ugariri diseinuaren munduan sartzeko, irudipenezko mundu bat eraikitzeko aukera berriak eta pizgarriak aurkeztuz. Horrexegatik erakarri zituen Surrealismoaren hasierako artista gailenetako batzuk, esate baterako, Max Ernst, Joan Miró eta André Masson.

Gainera, balleta izan zen Surrealismoaren itzal handia erakutsi izan zuen aurrenetako eremua. 1926an, Sergei Diagilev-ek, Ballets Russes konpainiaren zuzendari artistikoak, Romeo eta Julieta balleterako dekoratuak diseinatzeko eskatu zien Ernsti eta Miróri, eta horrek mundu komertzialarekin artea lotzearen moraltasunari buruzko eztabaida piztu zuen. Balletaren estreinaldia Parisen jende talde batek zapuztu zuen, txistuka eta oihuka arituz, eta panfletoak botaz. Artista haiek euren buruak saldu zituztelako Pablo Picasso-k egindako komentarioak eraginda ziurrenez, André Bretonek eta Louis Aragonek prestatutako panfletoak edo “Protestak” zioenez onartezina zen ideiak diruaren menpe jartzea.

Gertaera hark agerian utzi zuen taldearen askatasun artistikoaren eta asmo politikoaren arteko banaketa, komertzializazioaren gero eta presio handiagoa ez baitzetorren bat Surrealismoaren asmo erradikalekin.

Protesta:

“Onartezina da ideiak diruaren zerbitzura jartzea. Urtebete ez da igaro eta menperaezina zirudiena ordura arte kontra egin izan zien indarren menpe jarri da. Halako jendea, gizartearen baldintzei ezikusia eginez makurtzen direnak alegia, ez da gehiegi kontuan hartu behar, makurtu aurretik eutsi izandako ideiak haiek gabe ere bere horretan jarraitzen baitu. Zentzu horretan, Ballets Russes konpainiaren hurrengo produkzioan Max Ernst eta Joan Miró pintoreen parte hartzetik ez dugu ondorioz atera behar ideal surrealista kutsatu denik, haiek kutsatu diren arren. Idealak —subertsiboa funtsean— ez du halako jardueretara ohitu behar, horien helburua beti izan baita gorputzak eta adimenak hainbeste irrikatzen dituzten ametsak eta asaldaketak mantsotzea, nazioarteko aristokraziaren onurarako betiere”. Louis Aragon — André Breton

BESTE ATALAK

Surrealismoa eta diseinua

Surrealismoaren gauzak, Atala, 2008

Info gehiago

Surrealismoa eta objektua

Surrealismoaren gauzak, Atala, 2008

Info gehiago

Natura bitxi bihurtzen da

Surrealismoaren gauzak, Atala, 2008

Info gehiago

Biomorfismoa AEBn

Surrealismoaren gauzak, Atala, 2008

Info gehiago

"Art of this Century"

Surrealismoaren gauzak, Atala, 2008

Info gehiago

Naturaren formak

Surrealismoaren gauzak, Atala, 2008

Info gehiago

Gorputza erakustea

Surrealismoaren gauzak, Atala, 2008

Info gehiago

Manikia

Surrealismoaren gauzak, Atala, 2008

Info gehiago

Mitoa eta musa

Surrealismoaren gauzak, Atala, 2008

Info gehiago

Moda eta erakusleihoa

Surrealismoaren gauzak, Atala, 2008

Info gehiago

Errubizko ezpainak

Surrealismoaren gauzak, Atala, 2008

Info gehiago

Surrealismoa eta publizitatea

Surrealismoaren gauzak, Atala, 2008

Info gehiago

Larruen Venusa

Surrealismoaren gauzak, Atala, 2008

Info gehiago

Protesta: Balleta

Surrealismoaren gauzak, Atala, 2008

Info gehiago

Giorgio de Chirico, Dantzaldia, 1929

Surrealismoaren gauzak, Atala, 2008

Info gehiago

André Masson, Iragarpenak, 1933

Surrealismoaren gauzak, Atala, 2008

Info gehiago

Joan Miró, Haur-jolasak, 1932

Surrealismoaren gauzak, Atala, 2008

Info gehiago

Ametsezko barnealdea

Surrealismoaren gauzak, Atala, 2008

Info gehiago

Galerie Drouin-go erakusketa

Surrealismoaren gauzak, Atala, 2008

Info gehiago

Edward James eta Monkton

Surrealismoaren gauzak, Atala, 2008

Info gehiago

Giacometti eta Frank

Surrealismoaren gauzak, Atala, 2008

Info gehiago

Beistegui-ren apartamentua

Surrealismoaren gauzak, Atala, 2008

Info gehiago

Ametsa

Surrealismoaren gauzak, Atala, 2008

Info gehiago