Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945
Pablo Picasso, Le Moulin de la Galette
Iruzkinak
Sarrera
- Izenburua:
- Sarrera
- Erakusketa:
- Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945
- Gaiak:
- Artearen historia | Esperimentazio artistikoa | Parisko Eskola | Paris
- Mugimendu artistikoak:
- Abangoardia | Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Eskultura | Pintura
- Aipatutako artistak:
- Brancusi, Constantin | Braque, Georges | Delaunay, Robert | Miró, Joan | Picasso, Pablo
Guggenheim Bilbao Museoak ongietorria eman nahi dizu Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945 erakusketara; bertan, New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Musem-en bildumako ia 60 artelan aurkezten dira. Ikusgai jarritako artelanetako batzuek École de Paris edo Parisko Eskola deitutako artista-taldea ordezkatzen dute.
XX. mendearen lehen erdialdean lan egin zuten talde horretako artistek. Frantsesak zein beste herrialde batzuetakoak ziren, batez ere europarrak. Frantziako hiriburua erakargarria zitzaien une horretan bizi-bizirik baitziren arte-joera berriak eta sortzeko askatasuna.
XIX. mende erdialdetik, Paris artearen hiriburu handietako bat zela jotzen zen. Europa osoko artistentzako helmuga zen, eta artista frantsesak ere atzerrian ezagunak egiten hasi ziren. Elkartruke horren ondorioz, arteak nazioarteko mugak gainditu zituen. Parisko zirkulu batzuetan abangoardiako artistek egindako esperimentuek arte modernoa sortzeko oinarriak ezarri zituzten.
Parisko Eskolarekin bat egindako artistek ez zuten halabeharrez estilo bateratu bat, baizik eta akademizismoaren eta uneko kanon estetikoen kontrako jarrera bertsua. Nork bere berezitasunak, jakintzak eta ohiturak zeuzkan baina guztiek ezkondu zituzten elementu berritzaileak eta arte-tradizioak. Pintatzeko edo eskulturak moldatzeko moduak aldatu zituzten horrela.
Bisita hobe disfruta dezazun, entzuteko gida honek abangoardiako maisu horien artelan batzuei buruzko iruzkinak eskainiko dizkizu. Artista horiek, adibidez, Constantin Brancusi-k, Georges Braque-k, Robert Delaunay-k, Joan Miró-k eta Pablo Picasso-k, beste arte modu batzuei bideak ireki zizkieten XX. mende hasierako Parisen.
Garai horretako gizarteri, politikari eta kulturari buruzko informazio gehiago dago didaktika-gunean. Solairu honetan bertan dago eta “denboraren tunel” modura diseinatu da.