Edukira zuzenean joan

Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945

Jean Arp, Bost irudi zuridun eta bi beltzdun konstelazioa, III. bariazioa

Info gehiago

Iruzkinak

Vasily Kandinsky, Zirkuluaren inguruan

New Yorkeko Guggenheim Museoak Vasily Kandinsky-ren artelanen hirugarren bilduma handiena dauka, eta Municheko Städtische Galerie im Lenbachhaus und Kunstbau eta Parisko Centre Pompidou bakarrik kokatzen dira haren aurretik.

Vasily Kandinsky Moskun jaio zen 1866an. Batez ere, Alemanian egin zuen lan eta, hor, Bauhaus arte- eta diseinu-eskolako irakasle aritu zen, hiru toki desberdinetan: Weimarren, Dessaun eta Berlinen. Gobernu naziak egindako presioaren eraginez Bauhaus eskola itxi zenean, Kandinsky Frantziara lekualdatu zen. Urte batzuk lehenago Paris bisitatu zuen, eta fauvismoa ezagutu. Estilo horrek kolorea erabiltzeko moduetan eragin zion. Parisen ere espresionismoarekin zaletu zen. Ondorioz, azkenean, abstrakzio purua aztertzera lerratu zen.

Kandinsky abstrakzioaren aitzindarietako bat eta modernotasunaren teorialari handietako bat izan zen. 1911n, Espiritualtasuna artean tratatua argitaratu zen, eta artea mundu objektiboaren behaketatik askatu behar zela defendatu zuen idazlan horretan. Artistak plazaratutako testu nagusitzat jotzen da. Artistaren “barneko beharra” deitu zuena espresatzeko teknika piktoriko bat eta kode formal bat ondu zituen Kandisnkyk. Ez zuen naturaren formak imitatzea bilatzen: bere koadroak musikak besteko adierazpen-askatasuna izatea nahi zuen.

1940ko Zirkuluaren inguruan pinturan, lehenagoko artelanetan erabilitako elementuei heldu zien berriz ere, Errusiako herri-ipuinetan inspiratutakoei. Inoiz bere burua surrealistatzat jo ez zuen arren, Jean Arp eta Joan Miró bere bi adiskideen eragina ikus dezakegu. Koadro honetako forma biomorfikoak hondo ilun baten azalera guztian sakabanatuak daude, eta surrealismoko irudi tipiko batzuk ekartzen dizkigute gogora.

BESTE ATALAK

Sarrera

Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Pablo Picasso, Le Moulin de la Galette

Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Georges Braque, Biolina eta paleta

Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Amedeo Modigliani, Biluzia

Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Henri Matisse, Italiar emakumea

Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Albert Gleizes, Mediku militar baten erretratua

Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Pablo Picasso, Txanbila, pitxerra eta fruta-ontzia

Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Robert Delaunay, Leihoa hirira begira 3. zk.

Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Marc Chagall, Soldadua edaten

Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Constantin Brancusi, Sorgina

Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Robert Delaunay, Zuhaitzdun Eiffel dorrea

Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Piet Mondrian, Pintura 2. zk./Konposizioa VII. zk.

Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Alexander Calder, Romulo eta Remo 

Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Pablo Picasso, Mandolina eta gitarra

Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Joan Miró, Paisaia (Erbia)