Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945
Robert Delaunay, Zuhaitzdun Eiffel dorrea
Alexander Calder, Romulo eta Remo
Iruzkinak
Piet Mondrian, Pintura 2. zk./Konposizioa VII. zk.
- Izenburua:
- Piet Mondrian, Pintura 2. zk./Konposizioa VII. zk.
- Erakusketa:
- Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945
- Gaiak:
- Eragin artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Bolumena | Kolorea | Konposizioa | Lerroa | Oreka | Espiritualtasuna | Paris
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua | Kubismo Analitikoa | Kubismoa
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Braque, Georges | Mondrian, Piet | Picasso, Pablo
Piet Mondrian Amersfoort-en, Herbeheretan, jaio zen 1872an. Pintura naturalista egiten hasi zen, baina 1911n, Amsterdamen Georges Braque-ren eta Pablo Picasso-ren artelan kubistak ikusi ondoren, Parisera lekualdatu zen, eta pintatzeko modu berri hori ikertzeari ekin zion.
Pintura 2. zk./Konposizioa VII. zk. koadroak teknika berritzaile hori barneratu zuela uzten du agerian. Pintoreak zuhaitz baten azterketa hartzen du abiapuntu, baina irudia oso abstraktua da, Picasso eta Braque aitzindariek egiten ari zirenak baino askozaz abstraktuagoa. Kolore-aukeraketak, okre eta arre dotoreak, kubismo analitikora gerturatzen dute lana; hala ere, konposizioa nahiko urruntzen da estilo horretatik.
Kubistek plano irregular gainjarriak, elkar mozten zutenak eta angeluak eratzen zituztenak, margotzen zituzten. Mondrianek, berriz, plano bakarreko espazioa irudikatu zuen eta horretan lerro bertikalak eta horizontalak jarri zituen, modu uniformean eta ordenatuan.
Mondrianek ez zeukan interesik elementu figuratiboetan, lerroen eta kolorearen arteko erlazioetan baizik. Atzean datzan gaia zuhaitz bat izan daiteke, baina ez da bereizten, ez baitago bolumenaren erreferentziarik. Abstrakzioaren aitzindari askoren artegintzan bezala, Mondrianen oldarra, neurri handi batean, espirituala zen. Mundua laburtu nahi zuen, bere funts puruenera heltzeko eta, horretarako, zenbait printzipio lehenetsi zituen: egonkortasuna, unibertsaltasuna eta espiritualtasuna; marra horizontal eta bertikalen arteko oreka sortu zuen horretarako, yin eta yang-aren artekoa modukoa.