Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945
Sarrera
Georges Braque, Biolina eta paleta
Iruzkinak
Pablo Picasso, Le Moulin de la Galette
- Izenburua:
- Pablo Picasso, Le Moulin de la Galette
- Erakusketa:
- Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945
- Gaiak:
- Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kabareta | Paris | Montmartre
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Picasso, Pablo
Pablo Picasso Malagan jaio zen, eta arte-ikasketak Bartzelonan egin zituen. Hemeretzi urte zituen Paris 1900eko udazkenean bisitatu zuenean.
Bi hil eman zituen Frantziako hiriburuan, erakusketa-aretoak ezagutzen eta Montmartre auzoko gaueko kafetegietara zein dantza-aretoetara joaten.
Bertan ikusitako koadroek txundituta, forma eta gai berriak baliatzen hasi zen. Hemen ikusten dugun mihise hau, Le Moulin de la Galette, Parisen egin zuen lehenengo lana da. Henri Toulouse-Lautrec-en obran eta hiriko gaueko lokalen xarman eta dekadentzian inspiratutako eszena bizi bat da. Artelan harrigarria ere bada, pintorea gazte-gaztea baitzen.
Ez zuen, artean, estilo bereizgarririk, baina, margolanean antzeman dezakegunez, gaiari, enkoadratzeari, koloreari eta teknikari erreparatuta, pintura-forma berriak azkar bereganatzen ari zen Picasso.