Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945
Albert Gleizes, Mediku militar baten erretratua
Robert Delaunay, Leihoa hirira begira 3. zk.
Iruzkinak
Pablo Picasso, Txanbila, pitxerra eta fruta-ontzia
- Izenburua:
- Pablo Picasso, Txanbila, pitxerra eta fruta-ontzia
- Erakusketa:
- Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945
- Gaiak:
- Artea eta espazioa | Eragin artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Geometria | Kolorea | Natura hila | Parisko Eskola
- Mugimendu artistikoak:
- Kubismo Analitikoa | Kubismoa
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Braque, Georges | Picasso, Pablo
1909ko maiatzetik irailera, Pablo Picasso Horta de Ebron finkatu zen (egun, Horta de Sant Joan), Kataluniako Pirinioetako herri bat. Bertako bizitza lasaiari esker, Braque-k eta berak 1907an lantzen hasitako Kubismoan sakontzeko aukera izan zuen. Artearen historialarien iritzirako, Parisko Eskolako estiloetatik Kubismoa izan da estilo apurtzaileena eta eragin handiena izan duena.
Picassok, Horta de Ebron egindako pintura honetan, arte afrikarraren eta Paul Cézanne-ren eragina uzten du agerian. Azalerak planotan zatikatuak daude. Hala ere, formek bolumena gordetzen dute, eta perspektiba, oso berdinduta dagoen arren, ez da erabat galdu.
Koloreak soilak dira, marroiak, zuriak eta grisak, beraz, fruta berdea zein pitxer gorria nabarmendu egiten dira.
Mahaia makurtuta egoteak, espazioa estutzeak eta mahai-zapia irudikatzeko plano angelutsuak erabiltzeak trantsizio-fase bat erakusten dute: hasierako artelan kubisten eta 1911ko udan Picasso eta Braque Céret-en aztertzen hasi ziren kubismo analitikoaren artekoa. Txanbilaren, pitxerraren eta fruta-ontziaren adierazpen geometrikoa ondorengo artelan kubistetan ikusiko dugun guztizko zatikapenaren aurrerapena da.