Edukira zuzenean joan

Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945

Georges Braque, Biolina eta paleta

Info gehiago

Henri Matisse, Italiar emakumea

Info gehiago

Iruzkinak

Amedeo Modigliani, Biluzia

Amedeo Modigliani, Livornon, Italian, jaio zen 1884an eta Parisera joan zen 1906an. Bertan “arte primitiboa”ren formak eta egituraketa ikertzen zituzten abangoardiako artistak ezagutu zituen; arte primitibo esaten zioten Mendebaldekoa ez zen arteari eta historiaurreko kulturen arteari. Garai hartako beste artista batzuk bezala, Modigliani txundituta geratu zen Paul Gauguin-ek urte horretan, atzera begirako erakusketa batean, aurkeztutako eskulturekin. Artista gazteen belaunaldiari, adibidez, Constantin Brancusi, André Derain, Henri Matisse eta Pablo Picassori, artelan horiek interes handia piztu zieten, Mendebaldeko arteaz oso bestelakoak baitziren, adierazkorrak, sinbolikoak eta begiratu batean sinpleak.

Koadro hau sortu baino urte batzuk lehenago, Modigliani zaletu egin zen Europan kultura primitiboak deitzen zirenekin eta, bere artelanetan, Afrikako artearen soiltasuna eta Ozeaniako kulturen zurezko eskulturen sinpletasuna txertatu zituen. Eragin horiei, artistak izandako trebakuntza klasikoa gehitu behar zaie; hots, Tiziano, Francisco de Goya, Diego Velázquez eta beste maisu handi batzuen eragina. Biluzi etzan hau da horren guztiaren adibide on bat.

Antzinako jainkosa baten adierazpen modernoa da emakumea. Emankortasunaren jainkosa da: aldaka biribilak ditu eta pubisa ikusten zaio. Ilea agerikoa da.

Modiglianik berariaz irudikatu zuen horrela, garaikideek pornografikotzat edo, behintzat, lizuntzat joko luketen modu batean. Horrek sendotu egin zuen bizi artean eraman zuen artista madarikatuaren irudia. Tuberkulosiak eta bizitzako gehiegikerietatik sortutako osasun-konplikazioak jota hil zen, gazte zela. Hain zuzen, “Modi” bere ezizenak frantsesezko “maudit” (“madarikatu”) hitza bezala ahoskatzen da.

BESTE ATALAK

Sarrera

Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Pablo Picasso, Le Moulin de la Galette

Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Georges Braque, Biolina eta paleta

Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Amedeo Modigliani, Biluzia

Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Henri Matisse, Italiar emakumea

Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Albert Gleizes, Mediku militar baten erretratua

Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Pablo Picasso, Txanbila, pitxerra eta fruta-ontzia

Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Robert Delaunay, Leihoa hirira begira 3. zk.

Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Marc Chagall, Soldadua edaten

Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Constantin Brancusi, Sorgina

Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Robert Delaunay, Zuhaitzdun Eiffel dorrea

Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Piet Mondrian, Pintura 2. zk./Konposizioa VII. zk.

Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Alexander Calder, Romulo eta Remo 

Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Pablo Picasso, Mandolina eta gitarra

Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Joan Miró, Paisaia (Erbia)

Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Jean Arp, Bost irudi zuridun eta bi beltzdun konstelazioa, III. bariazioa

Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Vasily Kandinsky, Zirkuluaren inguruan

Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945, Iruzkina, 2016

Info gehiago