Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945
Amedeo Modigliani, Biluzia
Albert Gleizes, Mediku militar baten erretratua
Iruzkinak
Henri Matisse, Italiar emakumea
- Izenburua:
- Henri Matisse, Italiar emakumea
- Erakusketa:
- Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945
- Gaiak:
- Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Lan-prozesua | Lerroa | Erretratua eta autorretratua | Lehen Mundu Gerra
- Mugimendu artistikoak:
- Abangoardia | Fauvismoa | Inpresionismoa | Primitibismoa
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Matisse, Henri
Henri Matisse 1869an jaio zen, Le Cateau-Cambrésis-en, Frantzian, eta arte “primitiboa”rekin interesatutako lehen abangoardiako artistetako bat izan zen. Hasierako etapa inpresionista batetik pasa eta fauve mugimenduaren partaide izan ondoren, kolorearen eta lerroen erabilera bereziak bere estilo pertsonala eratu zuten.
Italiar emakumea koadroa 1916n egin zuen: Laurette deitutako modelo profesional batekin egin zuen lehenengo erretratua. Bertan, koadroa ontzeko prozesua antzeman daiteke, agerian dauden pentimenti edo zuzenketa ugariengatik; sorkuntza-prozesuaren ikuspegi liluragarri bat eskaintzen digute. Zuzenketen bidez modeloaren irudiaren eskematizazioa antzeman dezakegu.
Matissek pintura erlijiosoaren arau tipikoak bete zituen lan honetan: aurrez aurreko postura klasikoa eta jarrera barnerakoia horren adibide dira. Emakumearen aurpegierak, baina, afrikar katamalo bat ekartzen du gogora. Atzealdea ez da ondo bereizten, Lauretteren ile-adats beltzak mugatzen du soilik. Ile-adatsak sorbalda bat estaltzen dio xal bat bezala eta irudia bildu egiten du. Exotikoaren, “primitiboaren” irudi da emakumea.
Italiar emakumearen kolore-soiltasuna eta sintesi zorrotza Matisseren pinturaren ezaugarri izan ziren 1914tik 1918ra, eta Lehen Mundu Gerrarako hondamendiari artistak emandako erantzuna adieraz dezakete.