Edukira zuzenean joan

Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945

Piet Mondrian, Pintura 2. zk./Konposizioa VII. zk.

Info gehiago

Pablo Picasso, Mandolina eta gitarra

Info gehiago

Iruzkinak

Alexander Calder, Romulo eta Remo 

Alexander Calder estatubatuarra Lawnton-en, Pensilvanian jaio zen 1898n. Calder bi artistaren semea zen eta, ingeniari mekaniko ikasketak hasi bazituen ere, artera lerratu zen azkenean. 1923an, New Yorkeko Art Students Leaguen izena eman zuen. Hurrengo urtean, ilustratzaile-enplegu bat eskuratu zuen National Police Gazette aldizkarian. 1925ean, aldizkariak Ringling Brothers eta Barnum and Bailey zirku-ikuskizunen ilustrazioak egiteko eskatu zion. Bi asteko mandatu horrek zirkuari buruzko lilura piztu zion eta, ondorioz, Calder Zirkua sortu zuen, alanbrez egindako irudi bihurrien multzo bat; horiek bezala Romulo eta Remo ere alanbrez eginda dago.

1926n, Parisera bidaiatu zuen eta, han, puri-purian zen giro artistiko bat aurkitu zuen. Bi urte geroago, Romulo eta Remo egin zuen, baita armairuan gorde ere, artelan umoretsuegia zelakoan. 1964an topatu zuten, New Yorkeko Guggenheim Museoak Calderri buruzko atzera begirako erakusketa bat prestatzen ari zenean.

Kondairak dioenez, Romulo eta Remori, Erromaren sortzaileei, otseme batek eman zien titia. Artearen historian maiz jorratutako mito klasiko hori berrikusi zuen artistak. Altzairu haria tolestu eta bihurritu zituen mutikoak eta otsemea adierazteko. Titiburuak eta bi pertsonaien sexu-organoak zurezko heldulekuen bidez onduta daude.

Alanbrea lantzeko moduari esker, bolumena eta hutsa ikus ditzakegu. Eskulturak itxura jostagarria duen arren, Calderrek bere obran ikertu zituen ideia batzuk antzeman ditzakegu, adibidez, gardentasuna, espazioaren eta masaren arteko dualitatea eta objektu harrigarri arin eta eskematikoak sortzeko modua. Alanbrea zuen gogokoen Calderrek, malgua zelako eta dardara egin zezakeelako. Romulo eta Remo artistaren mugikor famatuen aurrekarietako bat da.

BESTE ATALAK

Sarrera

Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Pablo Picasso, Le Moulin de la Galette

Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Georges Braque, Biolina eta paleta

Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Amedeo Modigliani, Biluzia

Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Henri Matisse, Italiar emakumea

Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Albert Gleizes, Mediku militar baten erretratua

Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Pablo Picasso, Txanbila, pitxerra eta fruta-ontzia

Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Robert Delaunay, Leihoa hirira begira 3. zk.

Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Marc Chagall, Soldadua edaten

Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Constantin Brancusi, Sorgina

Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Robert Delaunay, Zuhaitzdun Eiffel dorrea

Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Piet Mondrian, Pintura 2. zk./Konposizioa VII. zk.

Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Alexander Calder, Romulo eta Remo 

Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Pablo Picasso, Mandolina eta gitarra

Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Joan Miró, Paisaia (Erbia)

Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Jean Arp, Bost irudi zuridun eta bi beltzdun konstelazioa, III. bariazioa

Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Vasily Kandinsky, Zirkuluaren inguruan

Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945, Iruzkina, 2016

Info gehiago