Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945
Pablo Picasso, Txanbila, pitxerra eta fruta-ontzia
Marc Chagall, Soldadua edaten
Iruzkinak
Robert Delaunay, Leihoa hirira begira 3. zk.
- Izenburua:
- Robert Delaunay, Leihoa hirira begira 3. zk.
- Erakusketa:
- Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945
- Gaiak:
- Eragin artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Geometria | Optika | Erakusketak | Paisaia | Parisko Eskola | Paris
- Mugimendu artistikoak:
- Abangoardia | Kubismoa
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Delaunay, Robert
Robert Delaunay 1885ean jaio zen, eta Parisko Eskolako paristar bakarretako bat izan zen. 19 urte zituela, Udazkeneko Erakusketan eta Independenteen Erakusketan jarri zituen artelanak ikusgai.
Leihoa hirira begira 3. zk. hiriari buruzko serie bati dagokio. Sail hori 1909 eta 1911 artean plazaratu zuen eta abangoardiako artista gailenetako bat bihurtu zuen. Izan ere, hiria gaitzat aukeratzeak kideen harrera beroa ekarri zion.
Hasiera batean, mugimendu kubistaren kolore-sorta ilunaz baliatzen zen Delaunay. Gerora argia ikertzen hasi zen, baita koloreetan argiak zuen efektua. Margolan honetan, bereziki, argia adierazteko modua aldatzeko bidean zegoela ikus dezakegu. Aurreko pinturetan, argia objektuak bereizteko tresna bat zen huts-hutsean. Artelan honetan eta, oro har, Leihoak (Fenêtres) (1912–14) seriean, berriz, argia bera bihurtzen da gaia. Leihoa hirira begira 3. zk. konposizioa triangeluetan eta laukizuzenetan oinarritua dago. Txatalez egindako gainazal bat ematen du koadroak eta hori lortzeko Delaunayk mosaikoaren antzeko teknika bat baliatu zuen. Kolore distiratsuak erabili zituen, mihisearen azalaren gainean eztanda egiten ari direla ematen dutenak, besteak beste, izpiliku-kolorea eta berdeen hainbat ñabardura.