Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945
Robert Delaunay, Leihoa hirira begira 3. zk.
Constantin Brancusi, Sorgina
Iruzkinak
Marc Chagall, Soldadua edaten
- Izenburua:
- Marc Chagall, Soldadua edaten
- Erakusketa:
- Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945
- Gaiak:
- Artea eta emozioa | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Sormena | Bolumena | Kolorea | Sinbologia | Paris | Guillaume Apollinaire | Dualtasuna
- Mugimendu artistikoak:
- Fauvismoa | Kubismoa
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Chagall, Marc | Delaunay, Robert
Marc Chagall errusiarra Vitebsk-en jaio zen 1887an. 1910ean heldu zen Parisera eta, bertan, Guillaume Apollinaire eta Robert Delaunay ezagutu zituen. Berehala, bere egin zituen fauvismoaren eta kubismoaren printzipioak, nahiz eta bere obra nahiko berezia den bere garaikideen lanaren aldean. Parisen egin zuen margolan hau 1911–1912an. Esan dezakegu kubista dela, bolumenak planoetan ematen dituelako eta sakonera urria duelako, baina koloreen aukeraketak fauvismoaren eragina du.
Chagall inoiz ez zen armadara joan. Koadro hau egin eta urte batzuetara azaldu zuenez, 1904–1905eko errusiar-japoniar gerran etxe pribatuetan ostatu hartutako soldadu errusiarrak oroituz egindako koadroa da; gerra garaian, berak hamazazpi urte zituen. Koadroko errekluta eskuin eskuko hatz potoloarekin leihoa eta ezker eskuko hatz erakuslearekin kikara seinalatzen ditu eta bi munduren arteko bitartekariarena egiten ari da, irudizko adieran: barrualdea eta kanpoaldea, iragana eta oraina, irudizko mundua eta mundu erreala.
Chagallek ukatu egin zituen artelan honen interpretazio jakin batzuk, eta nabarmendu nahi izan zuen soldaduak tea edaten zuela, eta ez vodka. Bitxikeriak, malenkonia eta euforia ezkontzen zituen giroa jaso nahi zuen, eta horretarako irudi irrazional eta fantastikoak baliatu zituen. Konposizio honetan Chagallen estiloaren bereizgarrietako batzuk agertzen dira.
Honakoa bezalako pinturetan argi ikus daiteke artistak irudikapen errealista egin baino nahiago zuela barneko mundua, oroitzapenak eta sinbolismo magikoa adierazi.