Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945
Marc Chagall, Soldadua edaten
Robert Delaunay, Zuhaitzdun Eiffel dorrea
Iruzkinak
Constantin Brancusi, Sorgina
- Izenburua:
- Constantin Brancusi, Sorgina
- Erakusketa:
- Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945
- Gaiak:
- Arte afrikarra | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Materiala | Herri-kultura | Paris
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Brancusi, Constantin
Constantin Brancusi Hobitza-n, Errumanian, sortu zen 1876an. 1904an, Parisera lekualdatu zen eta Paul Gauguin-en zurezko eskulturak ikusi zituen, zuzenean zizelkatzeko Tahitiko teknika batez egindakoak. Afrikako eskultura ere ezagutu zuen bertan, lilura berezia piztu ziona. Arte-forma horiek eragina izan zuten Brancusiren lanean; horiez gain, Errumaniako usadiozko zizelkatzetik eta bertako arkitekturaren bereizgarri diren ate eta habe landuetatik ere edan zuen.
Eskultura hau, Sorgina, kareharrizko zilindro batek bereizitako bi piezak osatzen dute. Goiko aldeak sorgina irudikatzen du, dotore zizelkatu eta leundutako intxaur-zurezko eskultura. Artearen historialarien iritzirako, giza irudi honek Errumaniako herri-ipuinetan agertzen den sorgin hegalari bat hezurmamitzen du, nahiz eta Brancusik haren identitatea inoiz argitu ez.
Sorginak beste eskultura bat hartu du oinarri: Atari-txakurra. Lan hau haritz ilunezko pieza bat da, eraispen batetik berreskuratua eta modu zakarrean eta primitiboan zizelkatua, oinarritzen duen eskultura fina ez bezalakoa.
Brancusik bi eskultura elkarren gainean jarri zituen gehiagotan. Berdin gertatzen da Adam eta Evarekin, erakusketa honetako beste artelan batekin.