Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945
Joan Miró, Paisaia (Erbia)
Vasily Kandinsky, Zirkuluaren inguruan
Iruzkinak
Jean Arp, Bost irudi zuridun eta bi beltzdun konstelazioa, III. bariazioa
- Izenburua:
- Jean Arp, Bost irudi zuridun eta bi beltzdun konstelazioa, III. bariazioa
- Erakusketa:
- Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945
- Gaiak:
- Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Geometria | Kolorea | Lerroa | Natura | Paris | Poesia
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua | Dadaismoa | Neoplastizismoa
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Arp, Hans
Jean Arp frantsesa Estrasburgon jaio zen 1886an, artean, Alemaniar Inperio barruan zegoela. 1904an, Paris bisitatu zuen, eta poesia argitaratzen hasi zen. Dadaismoaren sortzaileetako bat izan zen, eta gustu burgesaren kontra agertu zen. Naturako irudi geometrikoetan oinarrituta, benetako errealitatea aditzera emateko arte abstraktua sortzea erabaki zuen.
Lan hau eta beste erliebe batzuk egin zituen garaian, 1920ko hamarkadan eta 1930eko hamarkadaren hasieran, Arp surrealistekin lanean zebilen, baina neoplastizismoaren abstrakzio purua ere lantzen zuen. Neoplastizismoko artistek lerro horizontalak eta bertikalak erabiltzen zituzten bakarrik, eta kolore primarioak baino ez. Ez zen ohikoa bi mugimendu horietan parte hartzea, baina Arpen obrak bi estiloen ezaugarriak erakusten ditu. 1930eko hamarkadaren hasieran, “konstelazioa”ren printzipioa baliatzen hasi zen, nola pinturan, hala poesian. Poesia idazteko, printzipio horren arabera, hitz-sorta jakin bat aukeratzen zuen eta berba horiek modu desberdinetan konbinatzen zituen. Artistak teknika hori “naturak lore-espezie bat landan banatzen duen aniztasun harrigarriarekin” alderatzen zuen. Horren antzeko teknika erabili zuen pinturetan eta erliebeetan: forma-kopuru mugatu bat hartu eta askotariko konposizioak sortzen zituen.
Konstelazioak erliebeak sortzean, lehendabizi, gai edo multzo bat identifikatzen zuen Arpek (adibidez, bost forma biomorfiko zuri eta beste bi beltz, txikiagoak, eta atzealde zuria), eta ondoren, elementu horiek hainbat konfigurazio osatuz nahasten zituen. Bost irudi zuridun eta bi beltzdun konstelazioa, III. bariazioa gai horri buruz ondutako hiru bertsioetako azkena da. Artelan honetan purutasun formala nabarmentzen da, baita gogo eutsia eta zuri-beltzera mugatutako aukera kromatikoa. Natura imitatu baino, Arpen aldaerek bizitzaren zikloak berezko dituen metamorfosia eta aldaketa modu poetikoan ekartzen dituzte gogora.