Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945
Pablo Picasso, Le Moulin de la Galette
Amedeo Modigliani, Biluzia
Iruzkinak
Georges Braque, Biolina eta paleta
- Izenburua:
- Georges Braque, Biolina eta paleta
- Erakusketa:
- Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945
- Gaiak:
- Artea eta espazioa | Artea eta pertzepzioa | Eragin artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Geometria | Kolorea | Natura hila | Paris | Guillaume Apollinaire
- Mugimendu artistikoak:
- Fauvismoa | Kubismo Analitikoa | Kubismoa
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Braque, Georges | Picasso, Pablo
Georges Braque artista frantsesa Argenteuil-en jaio zen 1882an, eta Le Havre-n ikasketak egin zituen. Behin Parisen zela, fauvisten taldera elkartu zen; fauvistek kolorea libreki eta modu ausartean erabiltzen zuten. Hala ere, Paul Cézanne-ren konposizioen eraginez, forma geometrikoak eta lauak baliatu zituen, baita kolore argiagoak ere. 1907an, Picasso ezagutu zuen; biak norabide berean ikertzen ari ziren. Nolanahi ere, nork bere aldetik, pintatzeko era berri bat garatu zuten, gerora Guillaume Apollinaire poetak “Kubismo” deitutakoa.
Biolina eta paleta 1909 eta 1910 arteko neguan margotu zuen eta kubismoaren fase goiztiar baten eredu garbia da. Kubismo analitiko deitu zaio etapa horri eta bereizgarri ditu planoen bereizketa eta zatikapena.
Identifika daitezkeen arren, biolina eta paleta zatikatuta agertzen dira. Hori zen, Braqueren arabera, objektuaren mamia, zerizana, hoberen adierazteko modua. Hondoa ere zatikatuta dago eta oso sakonera gutxi dauka. Koloreak neutroak dira, batez ere, berdeak eta beix grisaxkak. Koloreen hautaketa murriztean, Braquek aukera izan zuen espazioaren kontzeptu berri bat garatzean, objektuak desegitean eta alde askotako planoak eratzean arreta jartzeko.