Jeff Koons: atzera begirakoa
Jeff Koons: atzera begirakoa
Berriaren aurrekoa
Atalak
Puzgarriak
- Izenburua:
- Puzgarriak
- Erakusketa:
- Jeff Koons: atzera begirakoa
- Gaiak:
- Artea eta gizartea | Herri-kultura | Masa-kultura | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Espazioa | Gainazala | Bizitza | Heriotza
- Mugimendu artistikoak:
- Surrealismoa
- Artelan motak:
- Eskultura-objektua | Ready-made
- Aipatutako artistak:
- Koons, Jeff
Jeff Koons New Yorkera joan zen bizitzera 1977. urtean, eta hiriaren bizitza islatzen zuten eskultura-objektuak lantzen hasi zen. Manhattango deskontu-dendatan dekorazio-jostailu puzgarri arruntak aurkitu zituen, lan hauetakoak modukoak. Dalíren surrealismoa, baina, batez ere Marcel Duchamp-en readymadeak gogoratzen dizkiguten objektuak dira. Ed Paschke artistari esker, Koons eguneroko bizitzatik jasotako erreferenteak erabiltzeaz gehiago jabetu zen. Objektu puzgarri hauek gizarte baten gustuaz modu objektiboan hitz egiten dute, baliojudiziorik egin gabe. Esanahi duala dute —adibidez, lore maskulinoak eta femeninoak daude— eta Donald Judd-en artearen eta, batez ere, Robert Smithson-en ispiluen inguruko erreferentziak dituzte. Koonsek ispiluak euskarri gisa erabiltzen ditu; ispiluek espazioa eta, beraz, errealitate soziala, zabaltzen dute, eta bide batez, ikuslea errealitate horren partaide egiten dute, obran islatua azaltzen baita.
“Puzgarri hauek eszenaratzen direnean, ‘ni’ puztuaren baikortasun hori erakusten jarraitzen dute. Sakon arnastea bizitza eta baikortasunaren sinboloa da, eta azken hatsa emateak heriotza adierazten du. Hustutako puzgarriak heriotza adierazten du. Hauek kontrakoak dira”.