Jeff Koons: atzera begirakoa
Berriaren aurrekoa
Oreka
Atalak
Berria
- Izenburua:
- Berria
- Erakusketa:
- Jeff Koons: atzera begirakoa
- Gaiak:
- Artea eta gizartea | Artea eta teknologia | Sorkuntza artistikoa | Kontsumoa | Gizakia | Bizitza | Heriotza | Generoa eta sexualitatea | Publizitatea
- Mugimendu artistikoak:
- Minimalismoa
- Artelan motak:
- Eskultura | Eskultura-objektua | Litografia
- Aipatutako artistak:
- Koons, Jeff
The New Museum of Contemporary Art museoak Jeff Koons-i New Yorkeko 5. hiribidean zuen erakusleihorako lan bat egiteko eskatu zion 1980an. Koonsek etxetresna elektrikoz —batez ere xurgagailuak eta zorua leuntzeko makinak— osatutako seriea sortu zuen. Etxetresna elektriko horiek enbalajeetatik atera eta, zuzenean, fluoreszenteekin argiztatutako plexiglaseko beira-arasatan ipini zituen. Objektu horiek ez zituen aldatu, ezta erabili ere; beraz, azkenean ez zuten zegokien helburua bete. Horrela, kontsumitzaileentzako hain erakargarria den berritasun aura hori gorde zuten.
Koonsek ezaugarri antropomorfikoengatik aukeratu zituen etxetresna elektrikoak, kontu handiz. Ia bizirik dauden makinatzat jotzen ditu, gizakiok arnasten dugunean bezala, puztu eta hustu egiten baitira. Lan hauen formek eta izenburuek femeninoa eta maskulinoa, lehorra eta hezea, eta bizitza eta heriotza dualtasunak erakusten dituzte, besteak beste. Garbitzeko diseinatutako objektu hauek garbi egotea lortzen dute fluoreszente-hodien argipean, eta Dan Flavin-en sorkuntza minimalistak gogoratzen dizkigute. Serie honetako litografiek —Koonsek aurkitutako eta testuinguru berri batean jarritako iragarkiak— publizitatearekiko eta kontsumoarekiko artistaren interesa erakusten dute. Interes hori ere eskultura hauetan atzeman daiteke.
“Zergatik ezin den berria izan. Jendeak horixe pentsatzea nahi nuen. Osotasuna edukitzeko bizi egin behar da, eta gu ez gara hilezkorrak. Hala ere, makinak hemen bere osotasuna betirako gorde dezake, erabili ez delako”.