Jeff Koons: atzera begirakoa
Puzgarriak
Berria
Atalak
Berriaren aurrekoa
- Izenburua:
- Berriaren aurrekoa
- Erakusketa:
- Jeff Koons: atzera begirakoa
- Gaiak:
- Artea eta teknologia | Sorkuntza artistikoa | Kapitalismoa | Kontsumoa | Generoa eta sexualitatea | Publizitatea
- Artelan motak:
- Eskultura-objektua
- Aipatutako artistak:
- Koons, Jeff
Jeff Koons AEBko kapitalismoaren urrezko garaian hazi zen: kontsumo-ondasunak ugaritzen ari ziren, eta etxetresna elektriko txikiak bereziki ohikoak bihurtzen hasi ziren. 1950eko hamarkadan publizitateak etxeko zereginak errazten zituzten kontsumo-ondasunak goraipatzen zituen; estatubatuarrek etxe barruko bizitza errazagoa izatearekin amesten zuten. Koonsek nahita aukeratu zituen etxetresna elektriko txiki hauek: horietako batzuk zenbait museotako diseinu-bildumetan agertzen hasiak ziren, artistak garai hartan lan egiten zuen New Yorkeko Museum of Modern Art (MoMA) museoan, esaterako. Hiru dimentsioko natura hil hauek eraiki ahal izateko, artistak tresnen osotasuna aldatu zuen eta artefaktutan (arte factum) eraldatu zituen hodi fluoreszenteei itsatsiz. Artefaktu hauek Dan Flavin-en lanak eta dendetako erakusleihoak gogoratzen dituzte. Erakusleihoetan aparatuak desira-objektu bihurtzen dira.
Koonsek serie hau Berriaren aurrekoa deitu zuen, ondoren egin zuenetik bereizteko. Ondorengo serieko lanetan xurgagailu eta zoruak leuntzeko makina berri-berriak erabili zituen, eta erabili gabe eta kanpoko elementurik erantsi gabe ipini zituen erakusgai.
“Berriaren aurrekoa seriean, objektuak manipulatzen nituen. Ez nuen haien osotasuna babesten. Plastikozko hodiei teontzi bat itsasten nien edo kafetera bati atzetik torlojua sartzen nion. Lan honen alderdi garrantzitsua da neure sexualitate subjektibotik askatu ninduela. Nire lana objektibotasunaren alorrera eramaten ari nintzen. Nire sexualitatetik urruntzen ari nintzen”.