Jeff Koons: atzera begirakoa
Hutsalkeria
Zeruan egina
Atalak
Kiepenkerl
- Izenburua:
- Kiepenkerl
- Erakusketa:
- Jeff Koons: atzera begirakoa
- Gaiak:
- Artea eta historia | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Luxua | Herri-kultura | Masa-kultura | Kiepenkerl
- Artelan motak:
- Eskultura-objektua | Instalazioa | Ready-made
- Aipatutako artistak:
- Koons, Jeff
1987an Jeff Koons Münster-eko (Alemania) Skulptur Projekte-n parte hartzera gonbidatu zuten lehen aldiz. Skulptur Projekte hamar urtez behin egiten den arte-ekitaldia da. Bertan sortu zuen espazio publiko baterako lehen instalazioa, Kiepenkerl. Hiriaren erdialdeko plaza batean kokatutako eta esanahi historiko eta politiko ugari zituen izen bereko brontzezko eskultura ezagun batean oinarritua zegoen. Kiepenkerl kinkilari bat zen. Herrien eta hiriaren artean salerosten zuenez, edozein motatako informazioa alde batetik bestera eramaten zuen. Jatorrizko estatua, 1898koa, propaganda naziak hiriaren erresistentzia-sinbolo gisa erabili zuen Bigarren Mundu Gerran. Geroago eraitsi egin zuten eta, 1953an, estatuaren kopia bat ipini zuten leku berean.
Koonsek jatorrizkoaren tamaina bereko Kiepenkerl bat egin zuen, baina altzairu herdoilgaitz leunduarekin, eskultura herrikoi bati luxu-itxura faltsua emateko. Hortaz, artistak iragana eguneratu zuen, eta aurreko bi serietako baliabide bera erabili zuen. Hala ere, eskultura hau fabrikatzeko izan zituen zailtasunek —galdatze-prozesuan kalteak gertatu ziren eta ia osorik konpondu behar izan zuten— Koonsen eta aurkitutako objektuaren edo readymade-n arteko lotura aldatu zuten; izan ere, Kiepenkerl lanari esker, aurkitutako objektua osorik, garbi-garbi eta eraldatu gabe uzteko beharretik askatu zen.
“Esperientzia liberatzaile honi esker, artista gisa, Hutsalkeria seriean eta beste batzuetan nire objektuak sortzeko aukera izan nuen. Serie horietan ez nuen readymadekin zuzenean lan egin; baizik eta readymaden ezaugarriak zituzten objektuak sortu nituen”.