Jeff Koons: atzera begirakoa
Popeye
Antzinatasuna
Atalak
Hulk Elvis
- Izenburua:
- Hulk Elvis
- Erakusketa:
- Jeff Koons: atzera begirakoa
- Gaiak:
- Generoa eta sexualitatea | Artea eta gizartea | Artea eta teknologia | Eragin artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Herri-kultura | Masa-kultura | Hulk
- Artelan motak:
- Eskultura | Eskultura-objektua | Komikia | Pintura | Ready-made
- Aipatutako artistak:
- Koons, Jeff
Koons-ek 2004an hasitako serie honetan, “Hulk harrigarria” Flaming Star izeneko western filmaren publizitatean Elvis Presley-k zuen postura berean agertzen da. Andy Warhol-en serigrafiei esker, kantariaren irudi ezagunenetakoa da hori. Hulkek zein Elvisek maskulinitate-zama bereziki handia dute, eta bi pertsonaiek, halaber, gatazkan dagoen dualtasun bat dute. Hulkek —Stan Lee-k sortutako pertsonaia— bizitza bikoitza dauka, Elvis Presleyk film mitiko horretan bezala. Koonsek superheroi zakarraren figura brontzezko bertsio puzgarri bihurtu zuen, eta objektu errealekin osatu zuen. Horrela, readymade eraldatu bat sortu zuen.
Serie honetako eskulturekin batera, Koonsek pintura konplexuak sortu zituen. Bertan, zenbait geruza gainjarri zituen; Benday puntu-bilbeak erabili zituen eta horien garrantzia handitzen joan zen. Puntu horiek komikietara garamatzate argi eta garbi, eta, batez ere, Roy Lichtenstein-engana, bere lanean puntu horiek gehien erabili zituen artista izan baitzen. Koons hiru dimentsiotan eskaneatzeko tekniken inguruko ikerketa-prozesu zail batean murgildu zen, historiako objektu ikonikoen erreplikak sortzeko. Artistaren ustez eraldatutako readymadeak dira objektu horiek, adibidez, Askatasunaren kanpaia: estatubatuarren askatasunen eta independentziaren sinbolo da, eta behin baino gehiagotan urtu dute; errepliken historia luzea du, eta Koonsen lan emulatzaileek historia hori gogora ekartzen dute.
“Hulk Elvis serieak erraietakoa den alderdia lantzen du; baina, era berean, jendearekin konektatzen du artearen historiari buruzko erreferentziak erabiliz. Artearen historiak jendea gizateriarekin, gizaki gisa gure historiaren alderdi sakonenarekin lotzeko bere modua dauka. Gure iraganaren arrasto bat ematen digu, baina baita gure etorkizunarena ere”.