Jeff Koons: atzera begirakoa
Estatuaria
Kiepenkerl
Atalak
Hutsalkeria
- Izenburua:
- Hutsalkeria
- Erakusketa:
- Jeff Koons: atzera begirakoa
- Gaiak:
- Artea eta gizartea | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Lan-prozesua | Herri-kultura | Masa-kultura | Michael Jackson
- Artelan motak:
- Eskultura-objektua
- Aipatutako artistak:
- Koons, Jeff
Hamar urte baino gutxiagotan, Jeff Koons-ek zazpi lan-serie egin zituen eta pieza haietan erabilitako material berrien inguruan ikertu zuen. Hutsalkeria seriean murgildu aurretik, zurezko erlijio-tailutan eta portzelanazko dekorazio-estatuatxotan espezializatutako Europako hainbat lantegi bisitatu zituen. Garai hartako gizartearen gai ikonikoei buruzko hainbat eskultura egiteko eskatu zien, esaterako, Michael Jackson eta bere Bubbles txinpantzea [Michael Jackson eta Bubbles (Michael Jackson and Bubbles), 1988] irudikatzen zuena —Migel Angel-en Pietatea gogoratzen duen piramide-konposizioa osatzen du—, baita zorion-postal komertzialak, aireportuetako dendetako opari-objektuak edo erlijio-ikonografia gogoratzen duten beste objektu batzuk ere. Kritikaren iritziz gehiegi eztitutako lan horietan, berriro ere, elkarren aurkako elementuak modu harmonikoan lotu zituen: erotismoa eta xalotasuna, herri-kultura garaikidea eta kultura elitista barrokoa. Koonsek lan horiekin, gainera, beste estrategia mediatiko mota bat hasi zuen: Hutsalkeria hiru hiritan aldi berean aurkeztu zuen (New Yorken, Chicagon eta Kolonian).
“Hutsalkeria lanen bidez, jendeak bere iraganaz seguru sentitu behar duela, bere iragana onartu behar duela esaten saiatu nintzen. Horrela hasi nintzen, inoiz baino modu zuzenagoan, jendeari esaten arteari ez ziezaiotela utzi gure gizartea banantzeko osagaia izaten”.