Jeff Koons: atzera begirakoa
Ospakizunak
Hulk Elvis
Atalak
Popeye
- Izenburua:
- Popeye
- Erakusketa:
- Jeff Koons: atzera begirakoa
- Gaiak:
- Artea eta gizartea | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Lan-prozesua | Herri-kultura | Masa-kultura | Popeye
- Artelan motak:
- Eskultura | Eskultura-objektua | Komikia | Pintura | Pintura (olio-pintura) | Ready-made
- Aipatutako artistak:
- Koons, Jeff
Popeyek, fikzioko itsasgizon ezagunak, izena ematen dio Koons-ek 2002an hasi zuen eta oraindik lantzen jarraitzen duen serie honi. Pertsonaia hau —ikono herrikoia eta ezbeharrari gailentzen dion sinbolo proletarioa— eta haren inguruko beste batzuk (Olivia neska-laguna, adibidez) pintura- eta eskultura-multzo honen protagonista dira.
Serie honetarako, Koonsek eskultura hibridoak sortu zituen. Eskultura horietan molde bidez igerilekuetako puzgarrien hustuketak metalezko moldatze-lanak eta industrian egindako eskailerak, aulkiak edo hesiak nahasi zituen. Hemen, aluminio polikromatuko puzgarri astunaren eta espazioaren arteko lotura fabrikatutako objektuaren bitartez lortzen da. Horrek readymade kontzeptua zalantzan jartzen du. Serie honetako pinturen geruzen artean ere eskultura horien irudiak agertzen dira. Irudi horiek, hasieran, Photoshop bidez landu zituen eta, ondoren, mihisera eraman. Bertan, olio-pinturaz margotu zituen, eskuz. Konposizioa konplexua eta, aldi berean, oso planoa da: irudiak xumeak eta gertukoak dira, baina elkartzen diren moduagatik, zaila da bakoitza identifikatzea. Salvador Dalí-ren presentzia —Koonsek miresten zuen eta nerabe zenean ezagutu zuen artista— bistakoa da otarrainaren irudiarekin. Dalík otarraina entzungailu gisa erabili zuen bere telefono ezagunean. Lan hau ere hibridoa da.
“Popeyek ‘naizena naiz’ irudiaren gaia lantzen du. Nor zaren onartzeko sinbolo moduko bat da. Popeyek espinakak ditu. Espinakek indarra eta boterea ematen diote. Horrelakoa da artea. Guretzat, arteak espinaken eginkizuna betetzen du”.