Edukira zuzenean joan

Jeff Koons: atzera begirakoa

Dibertsio erraza eta Dibertsio erraz-etereoa

Info gehiago

Popeye

Info gehiago

Atalak

Ospakizunak

Jeff Koons-ek bere ibilbideko serie luzeenetako eta zailenetako bat hasi zuen 1994an, Ospakizunak; abiapuntua egutegi bat diseinatzeko gonbidapena izan zen. Festa eta ekitaldi gogoangarriekin lotutako irudiak bildu eta argazkiak ateratzera ekin zion, urteko hilabete guztiak irudiztatzeko arketipo ezaguterrazak bilatuz. Aurki, ikerketa hori zabaldu egin zen eta 16 pintura eta 20 eskultura osatu zituen guztira —horietako batzuk bukatu gabe daude oraindik—. Lan horien zailtasunagatik, artistak urteak eman ditu prozesuen eta materialen, eta hauen aleazio edo konposizio posibleen, inguruan ikertzen.

Eskulturen artean polietilenoz egindako lanak eta ispilu itxurako altzairu herdoilgaitz leunduz egindako globo handiak aurkituko ditugu. Lan horietan jostailu txiki puzgarrien formak, tolesturak eta hozkak zehaztasun handiz erreproduzitzen dira eskala handiago batean, material iraunkorrez eta kolore distiratsuz. Hori lortzeko, hainbat urteko ikerketen ondoren eta adituei kontsultatu eta gero garatutako teknika berritzaileak jarraituz, artistak kolore gardeneko estalki baten geruza ugari gainjartzen ditu. Serie honetako pintura hiperrealistak festetan (urtebetzeak, adibidez) edo haurren jostailutan inspiratuak daude. Lehen mihiseetan gai horiek konposizioaren erdialdea okupatzen dute, eta konposizio osoa metal koloreko atzealde distiratsu batean islatzean desegiten da. Azken mihiseetan, jostailuek publizitatekoa dirudien paisaia hiperrealista sortzen dute.

“Gustukoa dut denbora alderdi moduan. Gauzak ez dira hain zehatzak, obra bakoitzak norbaiten biziaren une jakin bat irudikatzen duen arren: tarta zati bat, ezkontza bat irudika dezakeena; idi-bihotzak, udaberrikoak dira; festako txano bat, urtebetetze bat sinbolizatzen duena; brillantezko eraztun bat, agian urteurren baterako; San Valentinen bihotza… Serie honetako objektuak eta irudiak handiak dira, ekitaldi horiek gu gizabanako gisa baino handiagoak direlako”.

BESTE ATALAK

Jeff Koons: atzera begirakoa

Jeff Koons: atzera begirakoa, Atala, 2015

Info gehiago

Puzgarriak

Jeff Koons: atzera begirakoa, Atala, 2015

Info gehiago

Berriaren aurrekoa

Jeff Koons: atzera begirakoa, Atala, 2015

Info gehiago

Berria

Jeff Koons: atzera begirakoa, Atala, 2015

Info gehiago

Oreka

Jeff Koons: atzera begirakoa, Atala, 2015

Info gehiago

Luxua eta endekapena

Jeff Koons: atzera begirakoa, Atala, 2015

Info gehiago

Estatuaria

Jeff Koons: atzera begirakoa, Atala, 2015

Info gehiago

Hutsalkeria

Jeff Koons: atzera begirakoa, Atala, 2015

Info gehiago

Kiepenkerl

Jeff Koons: atzera begirakoa, Atala, 2015

Info gehiago

Zeruan egina

Jeff Koons: atzera begirakoa, Atala, 2015

Info gehiago

Puppy

Jeff Koons: atzera begirakoa, Atala, 2015

Info gehiago

Dibertsio erraza eta Dibertsio erraz-etereoa

Jeff Koons: atzera begirakoa, Atala, 2015

Info gehiago

Ospakizunak

Jeff Koons: atzera begirakoa, Atala, 2015

Info gehiago

Popeye

Jeff Koons: atzera begirakoa, Atala, 2015

Info gehiago

Hulk Elvis

Jeff Koons: atzera begirakoa, Atala, 2015

Info gehiago

Antzinatasuna

Jeff Koons: atzera begirakoa, Atala, 2015

Info gehiago

Esfera islatzaileak

Jeff Koons: atzera begirakoa, Atala, 2015

Info gehiago