Jeff Koons: atzera begirakoa
Berria
Luxua eta endekapena
Atalak
Oreka
- Izenburua:
- Oreka
- Erakusketa:
- Jeff Koons: atzera begirakoa
- Gaiak:
- Bizitza | Heriotza | Artea eta gizartea | Artea eta kirola | Artea eta zientzia | Sorkuntza artistikoa | Publizitatea | Herri-kultura | Masa-kultura | Darrell Griffith | Dudley Bradley
- Artelan motak:
- Eskultura | Eskultura-objektua | Poster | Ready-made
- Aipatutako artistak:
- Koons, Jeff
Galeria batean egin zuen bere lehen bakarkako erakusketan, 1985ean, norberaren eta gizartearen orekaren gaia jorratzen zuten lan batzuk aurkeztu zituen Jeff Koons-ek. Serie horretarako biziraupenarekin lotutako elementuak baliatu zituen, besteak beste, salbamendu-txalupa eta urpekari-jaka edo -hodia; objektu horiek brontzezko hainbat eskulturatan irudikatu zituen. Brontzezkoak direnez, objektuek hilezkorrak dirudite, airez eta bizitzaz beteak. Hala ere, eskulturak egiteko erabilitako material astunak flotatzeko funtzioa betetzea eragozten diete. Hortaz, bizitzaren eta heriotzaren arteko oreka lortu ezin duten elementu hilgarri bihurtzen dira.
Oreka lortzeko, halaber, ur-andel batzuen barruan saskibaloiko baloi batzuk ipini zituen, flota zezaten. Tenperatura-aldaketek edo bibrazioek oreka hori alda dezakete. Lan horiek egiteko, Richard P. Feynman Fisikako Nobel saridunarekin jarri zen harremanetan. Lan horien eta betirako eduki ezin den bizitzaren orekaren arteko paralelismoa dago. Koonsek antzeko mezua helarazi nahi izan zuen Nike markak egindako poster batzuen bidez. Poster horietan kiroleko izar batzuk —gehienak saskibaloi jokalariak— ikus daitezke, arrakastaren, hobekuntzaren eta oreka sozialaren adibide moduan. Artistak irudi horien eskubideak erosi zituen, posterrak zeuden bezala utzi, markoa ipini zien eta erakutsi egin zituen. Era horretan, artelan bihurtu zituen eta readymade kontzeptua haraxeago eraman zuen.
“Erdi-mailako klaseko haur zuriek artea erabiltzen dute, beste talde etniko batzuek sozialki hobetzeko saskibaloia erabili duten bezala. Adibidez, begira saskibaloiko izar horietako bat Darrell Griffith ‘Dr. Dunkenstein’ goitizena jarri ziotena, edo Dudley Bradley, ‘Defentsa idazkaria’, eta ondoren, begiratu niri edo Baselitz-i, edo beste edonori”.