Edukira zuzenean joan

Jeff Koons: atzera begirakoa

Hulk Elvis

Info gehiago

Esfera islatzaileak

Info gehiago

Atalak

Antzinatasuna

Izenburua:
Antzinatasuna
Erakusketa:
Jeff Koons: atzera begirakoa
Gaiak:
Herri-kultura | Masa-kultura | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Tamaina | Edertasuna
Teknikak:
Marrazkia
Artelan motak:
Eskultura | Eskultura-objektua | Pintura
Aipatutako artistak:
Koons, Jeff

Antzinatasuna seriean Jeff Koons-ek historian nagusitu diren gaiak aztertu ditu: emankortasuna, emakumeen edertasuna eta bizitzeko energia. 2008an hasi zuen serie honetan historiaurreko jainkoak edo jainko greko-erromatarrak irudikatzen dituzten eskulturak agertzen dira. Halaber, benetako emakumeen argazkietako edertasun modernoago batean oinarritutako pinturak aurkituko ditugu, adibidez, Bettie Page pinup ezaguna irudikatzen duen Gretchen Mol aktorearen pintura. Artelan horietan, Koonsek bere lana artearen historiaren ikonoekin erlazionatu zuen, eta artean kultur objektuen erreprodukzioen eta simulazioen konplexutasuna eta eboluzioa miatzen jarraitu zuen. Bere eskulturek mimetikoki erreproduzitzen dituzte beste irudi batzuk; adibidez Napolesko Museo Arkeologikoko Calipigia venus erromatarraren XIX. mendeko portzelanazko figuratxoa —aldi berean, aurretik egindako lan greziar baten kopia—. Figura hori altzairu herdoilgaitzezko Venus metaliko erraldoi urdin turkesa bihurtu zuen Koonsek.

Bide horretatik, Koonsen pinturak artearen historiaren lan garrantzitsuei lotuak daude, eta pintura horietan jainko garaikideak, satiroak eta edertasun klasikoak elkarren ondoan jartzen ditu. Antzinatasuna serieko koadroetan, Koonsek bere ñabardura utzi zuen: Courbet-en Munduaren sorlekua lanari erreferentzia egin zion, baina, era berean, Muhammad Ali-ri omenaldia. Izan ere, Alirekin elkarlanean aritu zen; Alik marrazki batzuk egin zituen artistaren proiektu baterako.

“Gizakiaren ibilbidea aztertzen badugu, gure historia bakarra gure geneak eta gure DNA dira. Gainerako historia guztiak motibazio politikoen ondorio dira. Beraz, gizakiaren benetako historia gure genetika eta gure DNA dira. Kontzientzia alderdi bat dago, konektatuak egotearen kontzientzia. Arteak konexioen bitartez funtzionatzen du. Are eta konexio gehiago izan, are eta gehiago imitatzen du bizitza”.

BESTE ATALAK

Jeff Koons: atzera begirakoa

Jeff Koons: atzera begirakoa, Atala, 2015

Info gehiago

Puzgarriak

Jeff Koons: atzera begirakoa, Atala, 2015

Info gehiago

Berriaren aurrekoa

Jeff Koons: atzera begirakoa, Atala, 2015

Info gehiago

Berria

Jeff Koons: atzera begirakoa, Atala, 2015

Info gehiago

Oreka

Jeff Koons: atzera begirakoa, Atala, 2015

Info gehiago

Luxua eta endekapena

Jeff Koons: atzera begirakoa, Atala, 2015

Info gehiago

Estatuaria

Jeff Koons: atzera begirakoa, Atala, 2015

Info gehiago

Hutsalkeria

Jeff Koons: atzera begirakoa, Atala, 2015

Info gehiago

Kiepenkerl

Jeff Koons: atzera begirakoa, Atala, 2015

Info gehiago

Zeruan egina

Jeff Koons: atzera begirakoa, Atala, 2015

Info gehiago

Puppy

Jeff Koons: atzera begirakoa, Atala, 2015

Info gehiago

Dibertsio erraza eta Dibertsio erraz-etereoa

Jeff Koons: atzera begirakoa, Atala, 2015

Info gehiago

Ospakizunak

Jeff Koons: atzera begirakoa, Atala, 2015

Info gehiago

Popeye