Jeff Koons: atzera begirakoa
Puppy
Ospakizunak
Atalak
Dibertsio erraza eta Dibertsio erraz-etereoa
- Izenburua:
- Dibertsio erraza eta Dibertsio erraz-etereoa
- Erakusketa:
- Jeff Koons: atzera begirakoa
- Gaiak:
- Artea eta gizartea | Artea eta teknologia | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea | Fotorrealismoa
- Teknikak:
- Collage
- Artelan motak:
- Eskultura-objektua | Pintura (olio-pintura)
- Aipatutako artistak:
- Koons, Jeff
Jendaurrean lan berririk aurkeztu gabe zenbait urte igaro ondoren, Jeff Koons Dibertsio erraza seriearekin itzuli zen; une hartan bizi zituen zailtasun pertsonaletatik eta profesionaletatik askatzeko nahia erakusten zuen seriea.
Serie honetan, behatzailearen isla desitxuratzen duten koloretako ispiluen bitartez, artistak animalien silueta batzuk sortu zituen. Objektu erakargarriak dira, liluragarriak, baina eskaintzen dutena ezin dezakegu eskuratu, une baterako baino ez baita, iheskorra baita. Obren euskarri minimalista gisa agertu ziren ispiluak Koonsen lehen lanetan; hemen, garaikidetasun barroko baten isla dira. Ispiluekin egindako artelan horiekin batera, Koonsek bere lehen hiru olio-pinturak egin zituen, tartean, Loopy izenekoa. Liburuxka, iragarki, aldizkari eta argazki pertsonaletatik moztutako irudiak erabiliz egin zituen, collage fotoerrealisten itxura hartzen dute. John Baldessari, James Rosenquist, Jackson Pollock eta beste artista batzuen lanen erreferentzia argiak ikus daitezke. 1999an Sonnabend Galerian lehen aldiz aurkeztu zituen hiru pintura horiek, eta ondoren, Dibertsio erraz-etereoa seriekoak egin zituen. Azken lan horietako sortze-prozesua konplexuagoa da: irudien geruzak programa informatikoen bitartez lantzen dira eta hainbat laguntzailek mihisera eramaten dituzte, eskuz eta kontu handiz. Pixkanaka, lanek argazki-itxura galtzen dute, ezaugarri digitalagoa hartzeko.
“Dibertsio erraz-etereoa multzoko pinturek geruza asko dituzte. Beti gustatu zait, kulturaren edo begiratzen duen gizartearen arabera alda daitekeen arte-mota sortzea. Pintura hauek begiratzen ditudanean eta euren erreferentzia historikoez jabetzen naizenean, une batez, iruditzen zait ego osoa haien esanahiaren alde desagertzen dela”.