Jeff Koons: atzera begirakoa
Antzinatasuna
Atalak
Esfera islatzaileak
- Izenburua:
- Esfera islatzaileak
- Erakusketa:
- Jeff Koons: atzera begirakoa
- Gaiak:
- Herri-kultura | Masa-kultura | Sorkuntza artistikoa | Gainazala | Kolorea
- Artelan motak:
- Eskultura | Eskultura-objektua
- Aipatutako artistak:
- Koons, Jeff
Ameriketako Estatu Batuetako etxeetako lorategi askotan ohikoak diren kristalezko boletatik hartzen du izena 2013an hasitako serie honek. Kultura batzuetan igarpenarekin, babesarekin eta beste munduarekin lotuak dauden esfera hauek lorategi victoriarretan dute jatorria. AEBko etxe askotan bizilagunei ongi etorria ematen dieten familia-apaingarri bihurtu dira. Gainera, esferaren gainazalean bere inguruko paisaia “biltzen” da. Koons-en lanean, putz egindako artisau beira bidez osatutako kolore urdin distiratsuko esferek gure arreta erakartzen dute. Era berean, behatzailea eta bere inguruan gertatzen ari dena erakusten dituzte beren igeltsuzko talaien gainetik. Igeltsu zuri orbangabeko figura eta objektu horiek esferak eusteko edo ipintzeko elementu soil bihurtzen dira, zenbait kasutan, pertsonaia garrantzitsuen eta indartsuen forma hartzen duten arren, esaterako, Farnese Herkules. Igeltsuzko eskultura horiek, jatorrizkoen erreplika zehatzak, opakuak eta estatikoak dira, baina, aldi berean, naturaz gaindiko hobezintasuna jariatzen dute.
“Lan haren gauzarik ederrena bolaren eskuragarritasuna zen: bizilagunenganako eskuzabaltasunaren sinbolo da hainbeste jendek lorategietan duen esfera islatzaile hori. Baina begiratzen diozunean garrantzi hori atzematen duzu: bola osotasun bihurtzen da, transzendentzia norberarentzako nahi izateaz gain, komunitatearentzako ere bada, eta askoren arteko elkarrizketa bat, transzendentziaz eta gizakiarentzako dauden aukeren ingurukoa”.