Edukira zuzenean joan

Jeff Koons: atzera begirakoa

Luxua eta endekapena

Info gehiago

Hutsalkeria

Info gehiago

Atalak

Estatuaria

Ileana Sonnabend-en SoHo-ko galeria ospetsuak Jeff Koons gonbidatu zuen taldeko erakusketa batean parte hartzera 1986an. Koonsek bertan, altzairu herdoilgaitz distiratsuan egindako eskultura batzuk aurkeztu zituen Estatuaria titulupean. Eskultura horiek arketipoak eta historiako hainbat pertsonaiaren irudiak erakusten zituzten. Beste pieza batzuen artean, Luis XIV.aren tamaina errealeko busto bat sortu zuen [Luis XIV (Louis XIV), 1986], monarkia absolutistaren sinboloa, pribilegiatu gutxi batzuen enkargu bidez egindako artearen sinboloa. Halaber, Bob Hope irudikatzen zuen eskultura txiki bat ere egin zuen [Bob Hope, 1986], buru handi-handiarekin —XX. mendeko masen kulturaren ikonoa—, baita XVII. mendeko nobela bateko desiraren objektu izan zen emakume italiar eder baten bustoa ere [Emakume italiarra (Italian Woman), 1986]. Lan horiek guztiak ‘irudikapenen irudikapenak’ dira, baina jatorrizko lanen erreferentzia zehatzak kendu zizkien. Hortaz, figura hauek ezin dira euren oinarrian dauden ereduekin lotu.

Aurpegi gabeko untxi puzgarria eraldatu zuen —hasierako lan ezagunenetako bat da, 1970ko hamarkadan egindako lanekin lotutakoa—: oraingoan altzairu herdoilgaitzezko jostailu puzgarri bat da [Untxia (Rabbit), 1986], beti airez betea eta beti egoera onean dagoena. Interpretazio asko dituen arketipoa da untxia, konnotazio esplizituki erotikoak —sexu-edukiz betetako Playboy-ren untxia adibidez— eduki ditzake, edo haurren xalotasuna —Pazkoko untxitxo inuzentea, adibidez— sinboliza dezake.

“Artelan multzo hau Europa mendebaldeko artearen hainbat aldi irudikatzen duen estatuaria du oinarri. Erakusketako lan bakoitza artearen gai jakin baten hezurmamitzea edo ikurra da; batzuk besteak baino zehatzagoak dira”.

BESTE ATALAK

Jeff Koons: atzera begirakoa

Jeff Koons: atzera begirakoa, Atala, 2015

Info gehiago

Puzgarriak

Jeff Koons: atzera begirakoa, Atala, 2015

Info gehiago

Berriaren aurrekoa

Jeff Koons: atzera begirakoa, Atala, 2015

Info gehiago

Berria

Jeff Koons: atzera begirakoa, Atala, 2015

Info gehiago

Oreka

Jeff Koons: atzera begirakoa, Atala, 2015

Info gehiago

Luxua eta endekapena

Jeff Koons: atzera begirakoa, Atala, 2015

Info gehiago

Estatuaria

Jeff Koons: atzera begirakoa, Atala, 2015

Info gehiago

Hutsalkeria

Jeff Koons: atzera begirakoa, Atala, 2015

Info gehiago

Kiepenkerl

Jeff Koons: atzera begirakoa, Atala, 2015

Info gehiago

Zeruan egina

Jeff Koons: atzera begirakoa, Atala, 2015

Info gehiago

Puppy

Jeff Koons: atzera begirakoa, Atala, 2015

Info gehiago

Dibertsio erraza eta Dibertsio erraz-etereoa

Jeff Koons: atzera begirakoa, Atala, 2015

Info gehiago

Ospakizunak

Jeff Koons: atzera begirakoa, Atala, 2015

Info gehiago

Popeye

Jeff Koons: atzera begirakoa, Atala, 2015

Info gehiago

Hulk Elvis

Jeff Koons: atzera begirakoa, Atala, 2015

Info gehiago

Antzinatasuna

Jeff Koons: atzera begirakoa, Atala, 2015

Info gehiago

Esfera islatzaileak

Jeff Koons: atzera begirakoa, Atala, 2015

Info gehiago