Jeff Koons: atzera begirakoa
Oreka
Estatuaria
Atalak
Luxua eta endekapena
- Izenburua:
- Luxua eta endekapena
- Erakusketa:
- Jeff Koons: atzera begirakoa
- Gaiak:
- Artea eta gizartea | Herri-kultura | Masa-kultura | Sorkuntza artistikoa | Kontsumoa | Luxua | Publizitatea
- Artelan motak:
- Eskultura-objektua
- Aipatutako artistak:
- Koons, Jeff
Jeff Koons-ek beste serie bat aurkeztu zuen 1986an, edari alkoholdunen marketin-kanpainek eta publizitate-teknikek gizartean rolak betikotzen laguntzen dutela erakusteko asmoz. Artistak diferentzia azpimarragarri bat atzeman zuen: maila sozioekonomiko baxueneko jendeari zuzendutako iragarkiek maila sozial altuagoko jendeari zuzendutakoek baino mezu esplizituagoak erabiltzen zituztela. Maila sozial altuagokoei zuzendutakoak abstraktuagoak ziren. Hau da, gizarte-maila diferenteetako jendeei mezu desberdinak igortzen zitzaizkien; era horretan, gizarte-mugiezintasuna eta estereotipoak betikotzen ziren.
Luxua eta endekapena seriean, iragarki horietako batzuez gain, alkoholaren kontsumoarekin lotutako tresna eta objektu batzuk sortu zituen Koonsek. Tresna eta objektu horiei luxu-itxura faltsua eman zien, altzairu herdoilgaitzari, hain material arrunt bati, akabera distiratsua eta bikaina emanez. Jim Beam—J. B. Turner trena izeneko lanean agertzen den bourbona AEBko ohiko kulturaren adibide da, eta lan honetako trenak Mendebaldearen konkistaren garaira garamatza ia. Baccarat kristalezko ontzi-sorta, berriz, luxu europarrarekin eta erdi- eta goi-mailako jendearen zaletasunarekin lotzen da.
“Niretzat, altzairu herdoilgaitza proletarioen materiala da. Zartaginak eta eltzeak egiteko erabiltzen dira. Oso material gogorra da eta luxu faltsua da”.